Autogobernu Lantaldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Eskuk erreferendum baten aldeko sinadura bilketa antolatu du

"Hamaika gara" proiektua aurkeztu dute Donostian egindako ekitaldi batean.
"Hamaika gara" proiektuaren aurkezpena
"Hamaika gara" proiektuaren aurkezpena. Irudia: @Gure_Esku

Gure Esku plataformak sinadura bilketa bat jarri du abian, bai internet bidez, bai aurrez aurreko ekitaldietan, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren "etorkizun politikoa" erreferendum bidez erabaki ahal izateko, "erabakitzeko eskubidea arautzeko helburuarekin".

Gure Esku taldeko Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez bozeramaileek "Hamaika gara" lelopean Donostian egindako ekitaldian proiektua babesten duten hainbat kolektibo eta elkartetako ordezkariek hartu dute parte, "Elkargunea" izeneko lankidetza-esparru bat antolatu dutenekin batera.

Talde horien artean daude LAB, Steilas, EHNE, Hiru eta ESK sindikatuak; Ernai ezker abertzaleko gazte elkartea; ETAko presoen senideen Etxerat kolektiboa, eta preso horien aldeko Sare plataforma, baita Ikastolen Elkartea, Kontseilua eta Euskal Herrian Euskaraz ere, Bilgune Feministaz eta AEKz gain.

Aurkezpenean zehar, plataformako ordezkariek azaldu dutenez, sinadura bilketarekin batera ekimenak beste motatako ekintzak ere izango ditu lagun, hala nola, kanpainari babesa emateko eskumuturrekoa zabaltzea eta datorren udaberrian zehar hainbat mobilizazio egitea.

Horren harira, bi data aurreratu dituzte: maiatzaren 16an, Durangon (Bizkaia), "mobilizazio egun handia" izango da, eta ekainaren 13an, "Hamaika gara eguna" ospatuko da herri eta eskualdeetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X