Felipe Gonzalez eta GAL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GALi buruzko ikerketa batzordea eratzea posible dela esan dute Kongresuko abokatuek

Alabaina, Felipe Gonzalez deklaratzera deitzeko eskaera atzera bota beharko litzatekeela esan dute, jada Espainiako Gobernuko kidea ez dela argudiatuta.
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia.
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE

GALi buruzko ikerketa batzordea eratzea galarazteko arrazoirik ez dagoela ondorioztatu dute Kongresuko zerbitzu juridikoek. Aitzitik, Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia deklaratzera deitzeko egindako eskaria atzera botatzearen alde egin dute.

Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia agentziak (CIA) 80ko hamarkadan egindako ikerketa baten arabera, GAL taldea Felipe Gonzalezek sortu zuen. Informazio hori publiko egin ostean, EH Bilduk Gonzalezen nahiz Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren agerraldiak eskatu zituen, gai horri buruz Kongresuan azalpenak eman ditzaten.  

Europa Press agentziak zabaldu duenez, Kongresuko abokatuak bi eskaera horiek atzera botatzearen aldekoak dira. Bi arrazoi nagusi eman dituzte: alde batetik, Kongresuaren papera Gobernua kontrolatzea dela, baina Felipe Gonzalez dagoeneko ez dela gobernuko kidea;  eta bestetik, egungo Barne ministroari ez dagokiola bere agintalditik kanpo gertatu ziren jazoerei buruzko galderak erantzutea.  

Alabaina, EH Bilduk, EAJ, ERC, Junts, BNG eta CUP alderdien babesarekin, beste eskaera bat ere erregistratu zuen: ikerketa batzorde bat eratzea Felipe Gonzalezek GAL taldearekin izan zuen lotura argitzeko. Kasu horretan, Kongresuko abokatuek ez dute inolako eragozpenik jarri.

Gauzak horrela, Kongresuko Mahaiak astearte honetan erabakiko du zer egin. Organo horretan PSOEk, PPk, Unidas Podemosek eta Voxek dute ordezkaritza.  

Unidas Podemosek –PSOEren bazkidea Espainiako koalizio-gobernuan- hasiera batean esan zuen ez zuela ikerketa hori egiteko beharrik ikusten, baina ondoren atzera egin eta proposamena babestuko zuela iragarri zuen.

Eskakizuna tramitatzea onartuko balute ere, ez litzateke bermatuta egongo ikerketa batzordea martxan jartzea; izan ere, eztabaida osoko bilkurara eramatea galarazi dezakete PSOEk eta PPk Bozeramaleen Batzordean.

 

 

  

 

 

  

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X