Alderdi Popularra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cayetana Alvarez de Toledo Kongresuko bozeramaile kargutik kendu du Casadok

Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatea izango da PPko bozeramailea eta Cuca Gamarrak hartuko du Cayetan Alvarez de Toledoren lekua Kongresuan.
Cayetana Alvarez de Toledo Kongresuaren aurrean.
Cayetana Alvarez de Toledo Kongresuaren aurrean. Argazkia: EFE

Cayetana Alvarez de Toledo Kongresuko talde parlamentarioko bozeramaile kargutik kentzea erabaki du Pablo Casado PPko buruzagiak. Halaber, Alderdi Popularraren bozeramaile kargua sortuko du eta postu hori Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkateari emango dio.  

PPk ohar bidez jakinarazi duenez, Cuca Gamarra diputatuak hartuko du Alvarez de Toledoren tokia Kongresuan. Horrez gain, Ana Pastor izango da Komunikazio idazkariordea.

Alderdi Popularrak esker ona adierazi dio Alvarez de Toledori eta alderdiak jarraituko duenaren itxaropena agertu du.

Aipatu aldaketak berresteko, PPk zuzendaritza bilera telematikoa egingo du datorren ostegunean, 12:00etan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X