Andoni Ortuzar aukeratu dute hirugarren aldiz EBBko presidente
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek eta Ubarretxenak ostegunean erabakiko dute Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera egiteko baldintzak betetzen ote diren
Espainiako Gobernuarekin egin beharreko bilera ostiralean egitekoa da. Aurretik, transferentzien eskualdaketa sinatzeko "beharrezko bermeak" betetzen ote diren aztertuko dute lehendakariak eta sailburuak. EITBk jakina ahal izan duenez, "akordio batera iristeko etengabeko harremanak" izaten ari dira, eta "aurrerapausoak" eman dira.
Torresek ziurtatu du eskumenei buruzko akordioa gaur bertan itxi dezaketela
Sailburu sozialistak ez du zalantzarik egin. Etzi, Transferentzien Batzorde Mistoa bilduko da, datozen orduotan akordioa itxi ondoren. Esan duenez, Sanchezen Gobernuak EAJrekin duen harreman ona gaiztotzeko arrazoirik ez dago.
Oscar Tellez Vox Navarrako kidea inputatu du Fiskaltzak, gorroto delitua egotzita
Salaketaren arabera, Tellezek TikTok eta Instagram plataformetan argitaratutako edukiek migratzaileen aurkako gorroto delitua sustatzen dute.
Agurainen atxilotutako adin txikikoa erregimen itxian sartzea agindu du epaileak, jihadismoarekin lotura duelakoan
16 urteko gaztea astelehenean atxilotu zuten, talde terroristako kide izatea, terrorismoa goratzea eta doktrinatzea egotzita.
PP eta EH Bildu "kezkatuta" agertu dira Getxoko Udaleko miaketarekin
Eduardo Andradek (PP) adierazi du "lotsagarria" dela Getxo horrelako gai batengatik hedabideetan agertzea. Dena argitu ondoren, "erantzukizunak eskatu beharko dira", gaineratu du. EH Bilduko Mikel Bildosola, berriz, kezkatuta agertu da, ez dakitelako kasu isolatu bat izan den edo "honen atzean gehiago dauden".
Getxoko Udalak dio "aktiboki" ari dela ikerketan laguntzen, eta "irregulartasunak" ukatu ditu
Asteazken honetan, Ertzaintzak miaketak egin ditu Getxoko Udaleko zenbait bulegotan, epailearen aginduz, herriko jauregi babestu bat eraisteari buruzko ikerketa baten barruan. Ohar batean, alkateak "gardentasun eta erantzukizun mezua" helarazi du, eta "Udalaren esku dagoen guztian, legearen arabera" jokatu dela esan du.
Ertzaintzak Getxoko Udala miatu du, eraitsitako jauregiaren auzian
Ikerketa sekretupean dago eta biharko aurreikusita zeuden deklarazioak bertan behera utzi dituzte.
EH Bilduren ustez, eztabaidak hainbeste mediatizatzen direnean atzetik "arrazoi partidistak daude, eta ez herritarren interesak"
Nerea Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkide eta Programa idazkariak Euskadi Irratian adierazi duenez, "puntu honetara iritsita, argi geratzen da herritarren ongizatea eta eskubideak bermatzeko behar dugun instrumentu potenteena estatus politiko berri bat litzatekeela".
Francori eta Molari emandako ohorezko tituluak baliogabetuko dituzte Arabako Batzar Nagusiek
EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeek foru arau proposamen bat aurkeztu dute, diktadoreari eta militarrari emandako probintziako aita eta ohorezko diputatu nagusia tituluak kentzeko.
Bizkaiko Foru Aldundia Ministerioarekin negoziatzen ari da Urdaibain inbertsioa mantendu dezan, museoaren proiektua bertan behera geratu den arren
EH Bildu eta PP taldeek eskatuta Batzar Nagusietako Batzorde Instituzionalean egindako agerraldian, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du museoen proiektua bertan behera uztea eragin zuen irizpide aldaketa "erantzukizunak" gidatu zuela, horren kontrako prozesu judizialek eta egiteke dauden tramitazioek zortzi urte inguru atzeratuko zutela egiaztatu baitzuen.