O14 hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSCk lehen indarra izatea lortu du, baina alderdi independentistek gehiengoa dute

18:00 - 20:00
PSCk lehen indarra izatea lortu du, baina alderdi independentistek gehiengoa dute
Illa efektuak garaipen gazi gozoa eman dio PSC-ri. Zaila izango du gobernua osatzea, baina hautagaiak ez du etsi eta iragarri du inbestidurara aurkeztuko dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du nork eraman duen "Ayusoren bikotekidea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara", ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatua akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X