Fiskaltzak Ernai ikertuko du Ertzaintzaren kontrako ustezko gorroto delituagatik
Arabako Probintzia Auzitegiak ikerketa abiatu du Ernairen (ezker abertzaleko gazteak) kontra, Ertzaintzaren aurkako ustezko gorroto delituagatik, Europa Press albiste-agentziak ministerio publikoko iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
Ertzaintzak atestatu bat bidali du Arabako Fiskaltzara Ernaik egindako kanpainaren inguruan, eta ezker abertzaleko gazteek zabaldutako kartelak, pankartak eta mezuak helarazi dizkio, gorroto delitua egon daitekeela iritzita.
Hala, Ministerio publikoak ikerketa izapideak abiatu ditu Ernaik delituren bat egin ote duen zehazteko.
Fiskaltzak erabakia hartu aurretik, edo auzitegiak, behar izanez gero; Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak gaur esan du Sortuko gazteen Ertzaintzaren aurkako "gorroto mezuak argiak" direla.
Bere esanetan, "gorroto hitza erabili dute" sare sozialetan bereziki, "poliziaren aurkako gorrotoaren alde agertu dira, eta gizartea horretara erakarri nahi izan dute".
"Ezin dena egin da sareetan gorroto mezu argiak zabaldu eta gorroto delituaren mugan ibili, erabat sartu gabe. Argitzea nahi dugu, zeren hori gertatzen denean, mundu guztiak jakingo du nola jokatu, eta gorroto mezuekin dabilenak ere jakingo du zeintzuk diren iragan behar ez dituen mugak", ohartarazi du.
Bien bitartean, Ertzaintzaren atestatuak irekita jarraitzen du, eta Ernaik Ertzaintzaren aurkako edozein mezu zabaltzen badu, txostenean sartuko dute froga gisa. Azkena, Donostiako Altza auzoan egindako pintaketa batzuk.
Oraingoz, Fiskaltzaren esku jarri duten dokumentazioan Ernairen pankartak, kartelak, pintaketak eta mezuak daude, eta horietan "txakurrak" edo "psikopatak" deitzen zaie ertzainei, edo ACAB siglak agertzen dira ('All cops are bastards’' polizia guztiak dira aluak).
Gaia Arabako Fiskaltzaren esku uzteko arrazoia da Jaurlaritzaren arabera Ertzaintzaren aurkako kanpaina lurralde horretan hasi zela, eta Ernai Gasteizen Twitter kontua dela aktiboena.
Julen Arzuaga EH Bilduren legebiltzarkideak Ertzaintzaren jarrera "erasokorra" salatu zuen aurreko astean, Ernairen elkarretaratzeetan Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu eta 65 zauritu zituelako.
Erkorekak erantzun zion Ertzaintzan ez dagoela inolako kolektiboren "aurkako jarrerarik", baizik eta ezker abertzaleko taldeetan Ertzaintzaren aurkakoa, "Zigor Kodeko 510. artikuluko gorroto delituaren atarian".
"Horiek bai daudela antolatuta, bai direla kolektiboak eta zuek sustatuak, eta horiek bai egon daitezkeela gorroto delitu oso larriaren jatorrian", berretsi zuen.
Oposizioa
Fiskaltzaren erabakiaren berri izan aurretik, Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du pintaketen kontua Fiskaltzara eramatea "astakeria juridikoa eta politikoa" dela, eta "ondorio larriak" izan ditzakeela gazteengan.
"Muga guztiak gainditzen" dituen erabakia izan dela salatu du buruzagi abertzaleak, eta gaineratu du Jaurlaritzak "behin eta berriz gezurrak esaten eta gazteriari eta mugimendu subiranista osoari eraso egiten bere gabeziak estali" nahi dituela.
"Oso larria da delituak asmatzea gazte batzuek auzitegietan deklara dezaten, muga guztiak gainditzen dituen astakeria", adierazi du.
Bestalde, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak esan du Ernairen pintaketak eta mezuak ez direla gorroto delitua, arau hori "historikoki gutxietsiak izan diren taldeak babesteko" egin zelako.
"Ez du oso zentzuzkoa ematen delitu hori erabiltzea gertakari horiek jazartzeko", nabarmendu du.
LAB sindikatuak uste du Jaurlaritza Ernai "jazartzen" ari dela "gazteak kriminalizatzeko politikaren barruan".
Sindikatuak gogor kritikatu du fiskaltzaren aurrean jarritako salaketa, eta "elkartasuna eta babesa" helarazi die ezker abertzaleko gazteei.
LABen ustez, sakoneko arazoa da gaztediaren egoera "jasanezina" dela, hirutik bat langabezian eta oso soldata baxuarekin dagoelako.
Eusko Jaurlaritzak "elite ekonomikoen mesederako" agintzen omen du, "patronalari alfonbra gorria jarriz, prekarizazioan sakon dezan. Botere legegilea, judiziala eta poliziala, guztia erabili nahi dute patronalaren interesak defendatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.