PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soraya Morla: ''Bakarrik edo ezkerreko gobernu bat egin nahi dugu''

18:00 - 20:00
Soraya Morla: ''Bakarrik edo ezkerreko gobernu bat egin nahi dugu''
Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohiak PSE-EEko idazkari nagusi izateko primarioetarako hautagaitza aurkeztu du gaur. EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin batera ezkerreko hirukoa sortzeko aukera mahai gainean jarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X