ALDEBIKO BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu Aragonesekin batzartu da presidente denetik lehen aldiz

Lehendakariaren eta Generalitateko presidentearen arteko bilera Alpen (Girona) egin dute, Pirinioetako Lan Elkartearen batzarraren baitan.
18:00 - 20:00
Iñigo Urkulluk eta Pere Aragonesek aldebiko bilera egin dute Gironan

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pere Aragones Generalitateko presidenteak bilera egin dute gaur Gironako Alp udalerrian, Pirinioetako Lan Elkartearen batzarraren baitan. Pere Aragones iragan maiatzean Kataluniako Gobernuko presidente izendatu zutenetik bi agintariek egin duten lehen bilera izan da gaurkoa.

Bilera 09:30ean hasi da, eta ordubete inguru egon dira batzartuta. Gaurko batzarrean hizpide izan dituzte, besteak beste, pandemiaren bilakaera eta horrek eragindako krisi ekonomikoa.

Pirinioetako Lan Elkartearen helburua Pirinioen garapena bultzatzea da, eta Kataluniak eta Euskal Autonomia Erkidegoak ez ezik, Nafarroak, Aragoik, Andorrak, Akitania Berriak eta Okzitaniak ere parte hartzen dute bertan.

Gaur Pirinioetako Lan Elkarteak egin duen bilerak presidentetza eskuz aldatzeko ere balio izan du. Bi urtez Katalunia horren buru izan ondoren, gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoak hartu du lekukoa.

Lehendakariaren ustez, erakunde guztiek, Estatuko Gobernuak barne, 2022ko aurrekontuak onarturik izatea "beharrezkoa" da, baina ERCk Ikus-entzunezko Legearekin duen kezka dela eta "elkartasuna" agertu du Urkulluk.

Horregatik, ERCren "kezkarekin elkartasuna" azaldu du lehendakariak hitzaldian. Aragonesen alderdiak Senatuan Estatuko Aurrekontu Orokorrei zuzenketak planteatzea ekarri du Ikus-entzunezko Legeak oraingoz.

Aldebiko bileran aurrekontuak hizpide izan ez dituztela esan du Urkulluk. Horregatik, ERCren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioen egoera ezagutzen ez duela erantsi du buruzagiak.

Hala ere, ERCk planteatutako zuzenketei "irtenbide bat ematea" espero duela adierazi du lehendakariak, Espainiako Exekutiboak aurrekontuak izateko. "Euskara bezalako hizkuntza ofizial batek plataforma digitaletan izan dezakeen pisuak kezkatzen gaitu Euskadin, eta zentzu horretan, ERCk aurkeztutako zuzenketak ondo iruditzen zaizkigu", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

VITORIA, 31/03/2026.- La vicelehendakari y consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea, ha informado este martes en Vitoria de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X