Lan-erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mas Paisek eta Compromisek aldeko botoa iragarrita, Espainiako Gobernuak gertuago du lan-erreforma onartzea

Ciudadanosen eta talde txikien botoekin, Espainiako Gobernuak gehiengo nahikoa izango luke patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen lan-erreforma Kongresuan onartzeko. Hortaz, ERCren, EH Bilduren eta EAJren botoak ez lirateke erabakigarriak izango.
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Mas Pais-Equo koalizioak eta Compromisek iragarri dute lan-erreforma-ren alde bozkatuko dutela datorren ostegunean Kongresuan egingo den osoko bilkuran. Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak babes nahikoa izango luke bere ekimena inolako aldaketarik egin gabe aurrera atertzeko eta, beraz, EAJren, EH Bilduren eta Esquerraren botoak ez lirateke erabakigarriak izango.

PSOEk eta Unidas Podemosek 154 ordezkari dauzkate eta dagoeneko ondoko alderdiek lan-erreforma babestuko dutela iragarri dute: Mas Pais-Equo (2), Compromis (1), Nueva Canarias (1), Kantabriako Alderdi Erregionalista (1) eta Teruel Existe (1).

Halaber, Ciudadanosek (9), UPNk (2) eta Coalicion Canariasek (1) adierazi dute lege-dekretu hori onartzeko prest daudela, testuan aldaketarik egiten ez bada.  

Guztira, 172 dira ekimena babesteko prest egongo liratekeen diputatuak eta haiei PDeCATeko lau ordezkariak batzeko aukera egon daiteke oraindik. Beraz, 176 ordezkariek bat eginda, gehiengo absolutua izango lukete Kongresuan.

Bestalde, lan-erreformaren kontra bozkatuko dutela jakinarazi dute Alderdi Popularrak (88), Voxek (52), Juntsek (4) eta Foro Asturiasek (1). Gainera, ERCk (13), EH Bilduk (5), CUPek (2) eta BNGk (1) sarritan adierazi dute ekimenaren aurka agertuko direla, Gobernuak patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen testuan aldaketak egiteko aukerarik ez badago.    

Horiek guztiak kontuan hartuta, ezezko botoak 166 izango lirateke; 167, Talde Mistoan dagoen Ciudadanoseko diputatu ohia batuz gero; eta 173, EAJk azkenean kontra bozkatzen baldin badu.

PSOEk ziurtzat ematen du onespena

Bien bitartean, PSOEk ez du baieztatu zeintzuk izan daitezkeen balizko babesak, baina ziur agertu da Kongresuan lan-erreforma onartzeko botoko nahikoa izango direla eta ez du baztertu azken momentuan EAJk eta ERCk ere ekimenarekin bat egitea.

"Uste dugu dekretua onartzeko baldintzak badaudela. Talde parlamentario guztiekin hitz egin dugu eta baikorrak gara bozketari dagokionez", adierazi du Hector Gomez PSOEren bozeramaileak.

Halaber, zehaztu du EAJrekin eta ERCrekin elkarrizketak ez direla amaitu eta "ateak irekita" daudela oraindik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X