Lan erreformaren bozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cuca Gamarra: 'Mahaia jakitun zen anomalia bat zegoela emandako boto batean, eta ez du zuzendu'

Cuca Gamarra. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Cuca Gamarra: 'Mahaia jakitun zen anomalia bat zegoela emandako boto batean, eta ez du zuzendu'
Cuca Gamarra PPko bozeramaileak azaldu duenez, Extremadurako diputatuak boto telematikoa eman du. Zentzu horretan, aldeko botoa eman duela ziurtatu du Gamarrak, baina arazo tekniko bat tarteko, Kongresura joan behar izan da aurrez-aurre bozkatzeko, baina ez diote utzi.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X