Monarkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Carlos I.a Espainiara bueltatuko dela zabaldu dute

Espainiako errege emerituak ia bi urte daramatza Abu Dhabin. Hara joan zen ihesi, Mekako abiadura handiko trenaren obragatik ustez komisioak kobratzeagatik ikerketapean zegoela argitara atera zenean. Alabaina, martxoan, Fiskaltzak auzia artxibatu zuen.
Juan Carlos Borboikoa artxiboko irudia batean. Argazkia: EFE
Juan Carlos Borboikoa artxiboko irudia batean. Argazkia: EFE

Juan Carlos Borboikoa Espainiara bueltatzear egon daitekeela zabaldu dute berri-agentziek. Felipe VI.a Abu Dhabin egon zen atzo, Jalifa Bin Zayed al Nahyan jekearen hiletan, eta Espainiara itzultzeko aukeraz hitz egin zuen bere aitarekin, aipatu iturrien arabera.   

Gaur goizean, Onda Cero irratiak iragarri du errege emeritua Sanxenxon (Pontevedra) izango dela datorren maiatzaren 21ean eta erantsi du aurrez Zarzuela Jauregian izango dela. Errege-etxeak, baina, oraingoz ez du baieztatu informazio hori.

Espainiako errege emerituak ia bi urte daramatza Abu Dhabin. Hara egin zuen ihes, Mekako abiadura handiko trenaren obragatik ustez 65 milioiko komisioa kobratzeagatik eta dirua paradisu fiskaletan ezkutatzeagatik ikerketapean zegoela argitara atera zenean.

Alabaina, joan den martxoan, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak artxibatu egin zuen auzia eta, harrezkero, hainbat zurrumurru izan dira Juan Carlos Borboikoaren itzulerarekin lotuta.   

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X