Monarkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege emerituaren bortxaezintasuna berrikustearen alde agertu da EAJ

Andoni Ortuzar. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Errege emerituaren bortxaezintasuna berrikustearen alde agertu da EAJ
Andoni Ortuzarrek Konstituzioak erregearentzat jasotzen duen bortxaezintasuna berrikusteko eta "legearen aurkako" jokabideak saihesteko aldaketak egiteko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Declaración de Álvaro García Ortíz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi urteko inhabilitazioa ezarri dio Gorenak Estatuko fiskal nagusiari, sekretuak ezagutarazteagatik

Auzitegi Gorenak 7.200 euroko isuna ere ezarri dio Alvaro Garcia Ortizi, eta 10.000 euro eman beharko dizkio Alberto Gonzalez Amadorri kalte moralen ordainetan. Sententzia osoa ez dago oraindik idatzita eta egun edo aste batzuen buruan jakinaraziko da. Auzitegi Gorenean bertan deuseztatze-intzidente bat eskatu ahal izango du fiskalak zigorra etenarazteko; bide horrek ez du aurrera egiten normalean, baina beharrezkoa da Konstituzionalera babes eske jotzeko.  

Alberto Alonso Gogora
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alberto Alonsoren ustez, "kezkagarria da" Martxoaren 3ko Memoriala atzeratzea, baina 2026an proiektuetan lanean hastea espero du

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari den Alberto Alonsok adierazi duenez, 1976ko Martxoaren 3ko Memorialaren atzerapena "kezkatzeko moduko puntuan" badago ere, "urtea amaitu baino lehen hitz egiten hastea" espero du. Gabonetako jaiotzen arazoa "konpontzeko bidean" denez, 2026an etorkizuneko proiektuetan lanean hastea espero du Alonsok.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Esteban: "PP eta bere gertuko hedabideak EAJ Cerdanen sarearekin lotzen saiatzen ari dira, agerikoa da"

Aitor Esteban EBBren presidenteak Alderdi Popularra eta "gertuko hedabideak" EAJ Cerdanen sarearekin lotzen "saitzen" ari direla salatu du, baina "ezertxo ere ez" dagoela azpimarratu du. "Lasai gaude, eta ez gara kikilduko benetakoak ez diren lau titular argitaratu direlako", gaineratu du. Estebanek azpimarratu du behin baino ez zela bildu Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiarekin Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa negoziatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X