Zibererasoa Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zibererasoaren ondorioak guztiz konpontzeak "luze" joko duela ohartarazi du udalen informatika enpresak

Bosgarren egunez, sarean egiten diren zerbitzuak eskaini ezinda daude Nafarroako 150 udal eta tokiko erakunde. ANIMSA enpresa publikotik diotenez, zerbitzuak leheneragoratzen joango dira, baina garrantzitsuena "bermeekin" egitea dela azpimarratu dute.

Bosgarren egunez, Nafarroako 150 udal eta tokiko erakundek erabat blokeatuta dituzte hainbat zerbitzu informatiko joan den astean izan zen zibererasoaren ondorioz. ANIMSA udalen informatika enpresa publikoak jakinarazi duenez, gainera, "luze" jo du egoerak, arazoa konpontzeko "lanean" ari diren arren.

ANIMSAren arabera, tokiko erakundeek inoiz jasan duten eraso "bortitzena" da maiatzaren 18koa, eta orain lehentasuna, "arintasuna" baino, "segurtasuna" dela azpimarratu dute. Hortaz, eta zerbitzuak berrezartzen joango badira ere, "bermeekin" egitearen alde egingo dutela ohartarazi dute.

Enpresa publikoak bere webgunean eskegitako oharrean "pazientzia" eta "babesa" eskertu dizkie erakundeei.

Bitartean, udaletan jarduna mugatuta dago. Besteak beste, haur eskoletarako eta ikastaroetako izen emateak daude etenda, eta udalek ezin dituzte egunero emailez jasotzen ohi duten informazioa bildu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X