Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Ignacio Asensio: "Zubietan ez dira 86 geldialdi izan iaz. Eta lehen urtean 10-15 izatea normala da"

18:00 - 20:00
Jose Ignacio Asensio: "Zubietan ez dira 86 geldialdi izan iaz. Eta lehen urtean 10-15 izatea normala da"
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Diputazioko ingurumen diputatuak esan du Arkaitzerrekako isurien ondotik GHKk ikertu zuela, isunak jarri zituela eta bermatu zituela neurri berriak. "Egin behar zuena egin zuen. Espero dut gehiago ez dela gertatuko horrelakorik"

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X