Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Esteban: ''Banketxeei ezarri nahi zaien zergaren figura juridikoak bidea zailduko die ogasunei''

Aitor Esteban, EITB Mediak Madrilen duen estudioetan.
18:00 - 20:00
Aitor Esteban: ''Banketxeei ezarri nahi zaien zergaren figura juridikoak bidea zailduko die ogasunei''
Madrilgo Diputatuen Kongresuan urte politiko berriko lehen kontrol saioa hasi atarian elkarrizketatu dugu Aitor Esteban. EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua ari dira zerga hori euskal ogasunek biltzeko aukera aztertzen: "Gobernuaren aldetik borondatea badago, bidera genezake". Transferentzien harira ere "hurrengo hilabeteetan aurrerapausoren bat" emango dela dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X