DE MIGUEL AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tapia: ''Bi langileei jakinarazi zaie kaleratzea ahalik eta azkarren egingo dela''

20230111133606_tapia_
18:00 - 20:00
Tapia: ''Bi langileei jakinarazi zaie kaleratzea ahalik eta azkarren egingo dela''
Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano Arabako EAJko buruzagi ohiak euren karguetatik kentzeko agindua eman zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, Auzitegi Gorenak ustelkeriagatik ezarritako kondenak berretsi eta gero. Orain, jakinarazi zaiela azpimarratu du Arantxa Tapia Ekonomia sailburuak.

Albiste gehiago politika

ubarretxena torres
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Eskualdatzeko dauden eskumenak ixteko 10 proposamen zehatz"aurkeztu dizkio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak hamar dokumentu eman dizkio gaur  Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroari, eskualdetzeke dauden transferentzien inguruan "euskal proposamenak zehazten dituztenak".  "Ez dugu pribilegiorik eskatzen, errespetu instituzionala baizik eta legea betetzea", esan du Ubarretxenak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "eskua luzatuta" duela esan du, eta elkarrizketaz eta autogobernuaz mintzatu da EAEko osasungintza hobetzeko, EAJren kexen aurrean

Maribel Vaquero EAJren bozeramaileak Kongresuan gogorarazi duenez, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurrerantzean ez du parte hartuko Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bileretan, "Osasun sistemaren premiak arintzeko proposamenekin" joan baita, eta Ministerioak "argudio sinesgarririk gabe atzera bota" baititu. Pedro Sanchez presidenteak erantzun dio Gobernua "oso kontziente" dela osasungintzak dituen beharrizanez. "Badakigu asko dagoela egiteko, eta, jakina, ez dago zalantzarik erronka horiek onbideratzeko irtenbideak aurkitzeko lanean jarraituko dugula", azpimarratu du.

Gehiago kargatu