Ministroen Kontseiluan eta enpresetan parekidetasuna bermatzeko legea iragarri du Sanchezek
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri duenez, erabakitze-organoetan emakumeen eta gizonezkoen Ordezkaritza Parekiderako Legearen tramitazioa onartuko du datorren asteartean Ministroen Kontseiluak. Lege horrek aurreikusten du emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea izan beharko dela politika arloko erabakitze-organoetan (esaterako, Ministroen Kontseiluan beran) eta enpresa handien administrazio-kontseiluetan.
M8rako lau egun geratzen direnean, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Madrilgo Casa de Campo Pabilioian PSOEK egindako ekitaldian iragarri du berria Sanchezek.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren defentsan "atzerapausorik izango ez diren mezu argia" helarazten du arau horrek, Sanchezen hitzetan. Erabateko txandakatzea duten zerrenda-kremailerak aurreikusten ditu lege berriak. Egun, Kongresuaren eserlekuen % 44 emakumek okupatu dituzte, eta % 39 Senatuan, PSOEk emandako datuen arabera.
Lege berriari erreparatuta, Burtsan kotizatzen duen edozein enpresako zuzendaritzan nahiz 250 langile baino gehiago dituen interes publikoko edozein erakundetan langileriaren % 40a emakume izan beharko dira.
Elkarte profesionaleko gobernu-batzordeetan gutxienez % 40a emakume izan behar dira, eta ehuneko bera diru publikoarekin finantzatutako sarietako epaimahaietan.
Kuota sistemaren defendatzaile sutsu gisa agertu da Pedro Sanchez, eta horrek "eskumari asko molestatzen" diola gaineratu du. Espainiako presidenteak gogoratu duenez, duela 10 urte horrelako proposamenak sustatzen hasi zirenean, Europa mailako zuzendaritza-batzordeetako % 13k bakarrik okupatzen zituzten emakumezkoek.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kontrolez kanpo dagoen merkatuan" esku hartzea beharrezkotzat jo du Otxandianok
Euskal Herrian dagoen arazorik larriena eta herritarren kezka nagusia etxebizitza dela nabarmendu du EH Bilduk, eta kritikatu du Jaurlaritzak ez duela egoerak eskatzen duen etxebizitza politikarik ezarri.
Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Alba Garcia: "Harrigarria iruditzen zait EH Bilduk horren arin jotzea euskal eskuinarengana"
Gabriel Rufianek proposatutako ezkerreko aliantzari buruz galdetuta, Alba Garcia Sumarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EH Bilduk argi utzi duela hauteskunde-aliantza bat egitekotan EAJrekin elkartuko litzatekeela.
Diez Antxustegi, EAJk PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".
Aireportuetan 13.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen Aenaren egitasmoan parte hartzen ahaleginduko da Jaurlaritza
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk
Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.
Ubarretxenak astelehen honetan ekingo dio aireportuen eskumena Euskadira eskualdatzeko negoziazioari
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Matute (Rufiani ezetz esan ostean): "Beti defendatu dugu ekintza politikoaren batasuna"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak "ekintza politikoaren batasuna" eta "ekintza elektoralaren batasuna" bereizi ditu, eta esan du "beti" babestuko dutela lehenengoa, eta "eskuin-muturra boterera ez iristeko hainbat ekimen" bultzatzeko konpromisoa hartu dutela.
Berrarmatze nuklearra "apustu arriskutsua" dela esan die Sanchezek NATOko kideei
Municheko Segurtasun Konferentzian egindako hitzaldian, "elkartasunaren, enpatiaren eta lankidetzaren balioetan inbertitzearen alde" egin du Espainiako Gobernuko presidenteak.