U23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Posta bidez bozkatzeko epea uztailaren 20ra arte luzatu du Hauteskunde Batzordeak

Orain arte, hilaren 13ra arte zegoen aukera. Correosek, baina, epea zabaltzea eskatu zuen, eta orain zazpi egun gehiago izango dituzte boto-emaileek. Halaber, mahaiak osatzeko zozketak ekainaren 22tik aurrera egin ahalko dituzte udalek, ezarrita zegoena baino bi egun arinagotik.
Posta bidez bozkatzeko hitzordua eskatzeko Correosen plataforma.
Posta bidez bozkatzeko hitzordua eskatzeko Correosen plataforma. Argazkia: EFE

Hauteskunde Batzorde Zentralak, Correos Espainiako Posta eta Telegrafoen Sozietateak egindako eskaerari men eginda, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan posta bidez bozkatzeko epea luzatzea erabaki du, eta hala, uztailaren 20ra arte egongo da aukera, aurrez ezarritakoa baino zazpi egun gehiago

Hala iragarri du, ohar bidez, hauteskunde erakundeak Correosek bidalitako txostena aztertu ostean. Denbora tarte horretan, ohiko ordutegian izango dira zabalik posta bulegoak. Batzordearen hitzetan, "Correosek zaintza areagotu beharko du gutunazalak hauteskunde mahaietara, garaiz, bozken egunerako hel daitezen". 

Era berean, udalei hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak egiteko data aurreratu die: ekainaren 22tik aurrera egin ahalko dira, hilaren 28ra arte. 

Hauteskundeen aurrerapenak uda sasoiko oporraldiarekin egiten du bat aurten, eta espero da posta bidezko botoa asko haztea. Correosek iragarri du 12.000 langile kontratatuko dituela eskubidea bermatu ahal izateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X