Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Iturgaiz: ''Gasteizko Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan egonkortasunaren giltza PPk dauka''

carlos-iturgaiz-faktoria6
18:00 - 20:00
Carlos Iturgaiz: ''Gasteizko Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan egonkortasunaren giltza PPk dauka''
Euskadiko PPeko presidenteak argi utzi du Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk boterea lortzea galeraziko duela baina rinegoziazioa esijitu die EAJ eta PSEri, legealdi osorako egonkortasun sendoa bermatu nahi badute. Ertzaintzaren barruko gatazkei dagokioenez, errua EAJ eta Urkulluri egotzi die.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X