Hezkuntza legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Gure proposamenak erantzunik jasotzen ez badu, EH Bilduk ez du Hezkuntza legea babestuko''

20231102120539_ikoitz-arrese_
18:00 - 20:00
''Gure proposamenak erantzunik jasotzen ez badu, EH Bilduk ez du Hezkuntza legea babestuko''
Ikoitz Arresek adierazi du EH Bilduk ez duela erantzunik jaso egoera bideratzeko gainerako alderdiei egin zien deiaren inguruan. Horregatik, azaroaren 21erako erantzunik jasotzen ez badute, koalizioak ez du Hezkuntza legea babestuko.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandianok estatus berri bat adosteko "erabateko eta mugarik gabeko konpromisoa" eskaini dio lehendakariari

EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandianok bat egin du lehendakariak “garai ilunen” mehatxuaren inguruan egindako diagnostikoarekin. Ildo horretan, azpimarratu du EH Bildu prest dagoela, “mugarik gabe”, Euskal Herriaren eta euskal gizartearen defentsan lankidetzan egiteko: “Lehendakariak eta gobernuak gure erabateko kolaborazioa izango du testuinguru historiko honi aurre egiteko”.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Hernandez (Sumar): "Estatutuaren inguruko eztabaida ezin da modu abstraktuan egin, eskumenak nola erabiltzen diren ikusi behar da”

Politika orokorreko osoko bilkuraren arratsaldeko saioan, Sumarreko legebiltzarkideak ohartarazi du estatutu berriari buruzko eztabaida autogobernuaren benetako erabileran eta dauden eskumenetan oinarritu behar dela. Hernandezek azpimarratu du jokoan dagoena ez dela soilik legegintzaldi bat, Euskadik krisi klimatikoari, prekarietateari, desberdintasun sozialari eta etxebizitzari erantzuteko duen gaitasuna baizik. 

Gehiago kargatu