Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura, 2024ko Korrikaren aurkezpena eta Gaztea Maketa Lehiaketaren finala
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Sanchezen inbestidura: Inbestiduraren lehen saioko eztabaida gogorraren ondotik, Pedro Sanchez hautagai sozialista Espainiako Gobernuko presidente izendatuko dute ostegun honetan, lehen bozketan, PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ, Junts eta CC alderdietako diputatuen babesarekin. PPko eta Voxeko buruzagien hitzaldietan eta Sanchezen ondorengo errepliketan, kaleetako tentsioa Espainiako hemiziklora eraman dute asteazkenean.
-2024ko Korrikaren aurkezpena: Donostiako San Telmo Museoan aurkeztuko dute Korrikaren 23. edizioa. Martxoaren 14an hasi eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, bukatuko du euskararen aldeko lasterketak bere ibilbidea.
-Gaztea Maketa Lehiaketaren finala: Gaur aratsaldean izango da Maketa Lehiaketaren final handia, Bilboko Sala BBK aretoan. Bertan lehiatuko dira Itzek, Ganibet, Enbata Lorade eta Zilibito Records, aurtengo lau finalistak. 17:00etan abiatuko da finala, "Gu" saio bereziarekin. Bertatik igaroko dira finalistak, epaimahaikideak eta saioko ohiko kolaboratzaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, aldiz, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du gaur horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Mikel Serrano, Zumarragako PSE-EEko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
Alkateak eraman du Korrikaren lekukoa Gipuzkoako udalerriko Udalbatzari esleitutako kilometroaren lehen metroetan. PSE-EEk Korrikan alderdi gisa ez parte hartzea erabaki zuen, CCOOk betoa jaso ostean, baina ordezkari batzuk parte hartzen ari dira.
Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.