Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP ez dela Euskadiren eta Espainiaren alde ''ezer onik'' egiteko gai esan du Anduezak

20240113165759_eneko-andueza_
18:00 - 20:00
PP ez dela Euskadiren eta Espainiaren alde ''ezer onik'' egiteko gai esan du Anduezak
Eneko Anduezak goraipatu egin du Espainiako Gobernuak inflazioari aurre egiteko emandako babes soziala, eta gaineratu du eskuinaren aldetik ez dagoela ezer itxaroterik. Gaineratu du batzuek politika sokatira lehia bezala planteatzen dutela, eta sozialisten kudeaketa defendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X