PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezak ''pozik'' jasoko luke ''edozein babes'', baina ez luke onartuko EH Bildu bere Gobernuan egotea

20240130100506_eneko-andueza_
18:00 - 20:00
Anduezak ''pozik'' jasoko luke ''edozein babes'', baina ez luke onartuko EH Bildu bere Gobernuan egotea
Anduezak berretsi du EH Bilduren hautagaia ez dutela lehendakari egingo eta ez dutela koalizio abertzalearekin gobernu-akordiorik sinatuko. Hala ere, ez du baztertu Nafarroako formula bera errepikatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X