A21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, EAJri bi puntuko aldea aterata, CISen arabera

Koalizio subiranistak botoen % 35,1 eskuratuko luke, eta lehen indarra litzateke, jeltzaleen aurretik (% 33,5).
Jendea Donostiako Parte Zaharrean.
Lehen aldia da CISek EH Bilduri garaipena ematen diona. EFE

EAEko hauteskundeak gaur egingo balira, EH Bildu izango litzateke garaile, EAJri bi punturainoko aldea aterata, CIS inkesta etxeak egindako azken galdeketaren arabera. 

Lehen aldia da Espainiako Ikerketa Soziologikoen zentroak koalizio abertzalearen garaipena aurreikusten duela. Aurreko inkestaren arabera (apirilaren 1ean kaleratu zuten), EAJk irabazi behar zituen bozak (botoen % 36,1), ozta-ozta bazen ere. 

Oraingoan, baina, lehen indar kokatu du koalizio subiranista, % 34,2-35,1-eko boto portzentajearekin. EAJ bi puntura edukiko luke, botoen %32,6-33,5ekin. PSE-EErentzat ere aurreko inkestan baino emaitza hobea iragarri du CISek, % 14 (% 13,1, apirilaren 1ekoa). PPk botoen % 6,7-7 lortuko luke (beherakada, aurreko galdeketarekin alderatuta). 

Elkarrekin Podemos-Aliantza Berdea eta Sumar koalizioak oso parekatuta leudeke, % 3,1-3,2 % eta  % 3,1-3,6 % eskuratuta, hurrenez hurren. Horien atzetik kokatuko litzateke Vox, botoen % 2,7-% 3kin.

Apirilaren 4tik 8ra bitartean egin zen galdeketa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 4.025 herritar elkarrizketatu ziren, aurreko inkestan baino ia mila gutxiago. 

Galdetutakoen % 73,9k erantzun dute ziur bozkatuko dutela, eta % 19,3k, berriz, oraindik botoa erabaki gabe dutela.

Kofiantza gehien nork ematen dien itaunduta, Pello Otxandiano EH Bilduren hautagaia (% 22,8) ageri da zerrendan lehena, eta harengandik oso gertu, EAJko Imanol Pradales (% 22,6). Atzetik daude Eneko Andueza sozialista (% 8,3) eta Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi (% 3,8).

Zure interesekoa izan daiteke

carles puigdemont bruselas efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean

Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek iritzi dio Sanchezek Estatutuarekiko duen borondatea "itxaropentsu" egoteko modukoa dela, baina ez du atzerapenik onartuko

Imanol Pradalesek gogorarazi du negoziazioei "jarraibide politiko erabakitzaileagoak onartuz" ekitea eskatu dutela. "Hau da, maila politikoan hitzartutakoak ez dituela etengabe topatzen oztopo eta erresistentzia administratibo eta politikoak. Jarrera horrek, ekintza politikoa debaluatzeaz gain, eragin zuzena du Euskadiren aukeretan eta euskal herritarren bizi-kalitatean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X