Albaresek berretsi du Gonzalezen irteeran ez dela egon negoziaziorik ezta ordainik Venezuelarekin
Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri, Europar Batasuna eta Lankidetza ministroak azpimarratu duenez, ez da izan Edmundo Gonzalez oposizioburua herrialdetik irteteko negoziazio politikorik Venezuelarekin, eta ez da "ordainik" izango.
"Hartu-eman bakarrak operatiboak izan dira", zehaztu du. Hau da, Gonzalez zeraman ibilgailuaren eta hegazkinaren segurtasuna bermatzeko elkarrizketak izan zituzten bi gobernuek, baina hortik aurrera, besterik ez.
Kontrakoa adierazi du Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak. Horren esanetan, "luze eta zabal hitz egin" dute Sanchezen gobernuarekin.
"Ordainetan" zerbait egongo dela ere ukatu du Albaresek Onda Cero irrati katean eta Telecinco telebista katean egindako elkarrizketa banatan. "Ez didate halakorik eskatu, baina eskatzekotan, ez nuke inoiz onartuko", argitu du.
"Espainiaren jarrera bera da Edmundo Gonzalez Caracasen edo Madrilen egonda. Ez dugu Nicolas Maduroren ustezko garaipena onartuko harik eta aktak kaleratu arte. Guretzat marra gorria da, eta hori da, hain justu, asiloa emateko izan dugun ardatzetako bat. Gonzalezen eskubide politikoak eta osotasun fisikoa babestu nahi izan dugu", azpimarratu du.
Albaresek argitu duenez, Gonzalezek berak eskatu zien Venezuelatik ateratzen laguntzeko. Espainiak "enbaxadorearen etxean nahi beste jarraitzeko aukera" eman zion arren —Leopoldo Lopez oposizioburu ohiak ere aukera hori baliatu zuen duela urte batzuk—, azkenean herrialdetik ateratzea nahiago izan zuen Gonzalezek.
Atzerri ministroaren arabera, "arrazoi humanitarioak eta politikoak" izan dituzte kontuan Gonzalezi asiloa emateko. Lehenengoen artean aipatu du Gonzalezek 75 urte dituela, eta haren kontrako atxilotze agindua zegoela. Bigarrenak hizpide hartuta, adierazi du "Venezuelan demokrazia zabaldu eta uztailaren 28ko hauteskundeen emaitza errespetatu" behar dela.
Albaresek nabarmendu du Espainiak Gonzalezen adierazpen eta manifestatzeko askatasuna bermatuko duela. Venezuelako beste oposizioko kideek ere "ateak zabalik" dituztela erantsi du, ondoren.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak auzian izan duen garrantziaz galdetuta, Albaresek ez du haren parte hartzea baieztatu nahi izan. "Zapaterok urteak daramatza Venezuelan atxilotutako politikariak askatzeko bidean paper garrantzitsua jokatzen", adierazi du.
Albiste gehiago politika
'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza
Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.
Santos Cerdanek helegitea aurkeztu du ezarri dioten espetxeratzearen aurka
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak apelazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, bera ustezko ustelkeria sarean nahasteko froga nahikorik ez dagoela argudiatuta.
EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua
Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da.
Otegik onartu du bitan bildu zela Antxon Alonsorekin eta horren bitartez ezagutu zuela Cerdan
Ustez 'Koldo auzia'n nahastutako Alonso enpresari elgoibartarra lagun baten laguna dela adierazi du EH Bilduren idazkari orokorrak, eta horrek bitartekari lanak egin zituela bera eta PSOEren Antolakuntza idazkaria bildu zitezen.
Gasteizko Udalak hiru urtean babestutako 3.000 etxebizitza eraikitzeko plana iragarri du
PSE-EEk eta EAJk osatzen duten Udal Gobernuak Arabako hiriburuko hainbat gune tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera onartu duen egun berean jakinarazi du alkateak etxebizitza babestuak eraikitzeko plana.
Estebanek PPri aurpegiratu dio EAJ "zerikusirik ez duen" sare batean "nahastu" nahi izatea
EAJren presidenteak onartu du bi alderdien arteko harremanak ez daudela unerik onenean, batez ere, azken sei hilabeteetan popularrek jeltzaleei egindako "eraso argien" ondoren.
Albiste izango dira: Cerdan auzia, sanferminen jarraipena EITBn eta Zero Zabor uretan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EAJk "zubi guztiak haustea" egotzi dio PPri, De Andresek Cerdan auzian dituen "inplikazioengatik" azalpenak eskatu ostean
Alberto Nuñez Feijook zuzentzen duen alderdia "Jeckyll eta Mr.Hyde" gisa definitu dute jeltzaleek; "egun batean EAJrekin harremana abiatu nahi du eta biharamunean zubi guztiak hautsi".
Legegintzaldiak behea jotzeko arriskua ikusten du Sumarrek, PSOEren "immobilismoagatik"
Cerdanen espetxeratzeak eragindako krisia dela eta PSOErekin legealdiaren etorkizuna aztertzeko bi ordu eta erdiko bilera egin ostean, Sumarren bozeramaileak esan du PSOE ez dela egoeraren "larritasunaz ohartu".
PPk azalpenak eskatu dizkio EAJri Cerdan auzian dituen "inplikazioengatik"
Javier De Andres EAEko PPko presidenteak azalpenak eskatu dizkio EAJri, Santos Cerdan PSEko antolakuntza idazkari ohiaren auzian Iñaki Alzaga enpresaburuak (alderdi abertzalearekin lotura duena, bere esanetan) duen inplikazioagatik.