Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nerea Melgosak ''migrazio fluxuak ordenatzeko kontingentzia plana'' eskatu dio Elma Saizi

20241008184413_nerea-melgosa_
18:00 - 20:00
Nerea Melgosak ''migrazio fluxuak ordenatzeko kontingentzia plana'' eskatu dio Elma Saizi
Nere Melgosak azaldu duenez, ministroari eskatutako "plan estrategikoaren" helburua "egiten ari direna zehatz-mehatz adierazten duen dokumentu bat izatea da, Euskadin dugun eskumenaren barruan migrazio-politika propioak planifikatu eta egin ahal izateko".

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

Gehiago kargatu