EAJ-ren BARNE PROZESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jone Berriozabal, EAJren ABBko presidente izateko babesak lortzetik gertu

Hautagai ofiziala Gasteizko lau batzokietako hirutan nagusitu da gaur.
Berriozabal eta Urtaran, artxiboko irudi banatan.
Berriozabal eta Urtaran, artxiboko irudi banatan.

Jone Berriozabal Arabako Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza diputatuak gertuago du EAJren Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente izatea.

EAJk joan den hilean hasi zuen barne-hauteskunde prozesua, lurraldeetako zuzendaritzak eta Aberri Batzarra berritzeko, eta EBBko zortzi kideak eta presidentea izendatzeko. Karguak zehazteaz gain, jeltzaleek hurrengo urteetarako ildo politikoa ere eztabaidatu eta ezarriko dute. 

Gaur, Gasteizko lau batzokietan izan dute hitzordua. Araba Buru Batzarreko (ABB) presidentea aukeratzeko barne-prozesuaren bigarren itzulia egin da horietan, hain zuzen ere, eta Berriozabal hirutan nagusitu da. Bestean, Gorka Urtaran alkate ohi eta hautagai alternatiboak irabazi du.

EITBk jakin duenez, orain arte Berriozabalek 27 batzokitan lortu ditu boto gehien, eta Urtaranek, aldiz, 13tan. 32 behar dira lasterketa irabazteko.

Bizkaian eta Gipuzkoan argiago dago nork hartuko duen gidaritza, ia ziur. Bizkaian, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko presidente ohiak ia uri erakunde guztietan irabazi du, eta Gipuzkoan, Maria Eugenia Arrizabalaga babes handia lortzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X