DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak atzera bota du omnibus dekretua, eta pentsioen igoera eta garraiorako laguntzak koloka jarri ditu

PPk eta Juntsek pentsioen igoera eta garraiorako laguntzak barne hartzen dituen omnibus dekretuaren aurka bozkatu dute, eta, hortaz, ez dira oraingoz neurri horiek indarrean sartuko.
Espainiako Diputatuen Kongresua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Espainiako Diputatuen Kongresua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuak atzera bota du pentsioen igoera eta garraio publikorako laguntzak barne hartzen dituen omnibus dekretua, Junts, PP eta Voxen aurkako botoekin, eta, hortaz, oraingoz neurri horiek ez dira indarrean sartuko.

Energia konpainiei ezarritako zerga berezia luzatzeko dekretua ere bertan behera gelditu da. Hala ere, Espainiako Gobernuak aurrera atera du erretiroari buruzko dekretua, PPren babesarekin.

Bozketa egin aurretik PPk eta Juntsek iragarri dute Espainiako Gobernuak gaur Kongresura eraman duen omnibus dekretuaren aurka bozkatuko zutela, eta erabaki horrek pentsioen igoera eta garraiorako laguntzak koloka jarri ditu.

Miriam Nogueras Juntsek Kongresuan duen bozeramaileak aurreratu du bere taldeak hiru dekretuen aurka bozkatuko duela. Horren esanetan, "lotsagarria" da pentsioen igoera beste neurri batzuekin nahastu eta dekretu batean jasotzea. Dena den, pentsioen igoera eta garraio publikorako hobariak onartzearen alde agertu da, eta, adierazi du bi neurri horiek beste errege dekretu batean jasoz gero, Juntsek alde bozkatuko lukeela.

"Gaur gertatuko dena PSOEren arduragabekeriaren eta seriotasun faltaren ondorio da", esan du Noguerasek. Halaber, hitz gogorrak bota dizkio PSOEri eta "gezurrak esatea, manipulatzea, nagusikeria eta akordioak ez betetzea" leporatu die sozialistei.

PPk ere bozketaren aurretik argitu du zer bozkatuko zuen. Omnibus dekretuaren kontra bozkatu behar zuela aurreratu badu ere, iragarri du pentsioen igoera bermatzeko lege proposamena bultzatuko duela. Popularren iritziz, ez da egokia pentsioen igoera beste neurri batzuekin dekretu berean nahastea. Are gehiago, pentsioak eguneratu ahal izateko aparteko dekretu bat onartzea proposatu du, "borroka politikoak" albo batera utzita.

Koalizio gobernuaren beste hainbat neurri berreskuratzeko asmoa agertu dute popularrek, goi-geruzetako depresioak kaltetutakoei buruzkoa eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruzkoa, besteak beste.

Espainiako Gobernuak hiru dekretu eraman ditu Kongresura, diputatuen oniritzia lortzeko asmoz.

Azkenean, ordea, hiru dekretuetatik bakarra lortu du onartzea, pentsioen erreformari eta erretiroari buruzkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X