Albiste izango dira: Memoria ekitaldia Gernikan, greba jantoki eta garbiketan eta basurde uxaldiak Gipuzkoan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Memoria ekitaldia Gernikan: Panel bat jarriko da, 'Memoria Leku' gisa seinaleztatuz, 1938 eta 1940 bitartean Gernikako Gerrako Presoen Ospitalea egon zen eraikinaren aurrean, egun Gernikako Bigarren Hezkuntzako Institutua dagoen lekuan. Gernikako Pipergorri Kultur Elkartearen ekimena da, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren eta Gernikako Udalaren babesa du.
- Greba sukalde eta garbiketan: LAB, Steilas, ELA eta CC OO sindikatuek hezkuntza publiko ez unibertsitarioan deitutako 12 greba egunetako seigarrena da gaurkoa. Atzo bezala, eskola jantokietako eta garbiketako langileak daude greba egitera deituta. Beste behin, langileak kalera aterako dira eta elkarretaratzeak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 11:30etik aurrera.
- Basurde uxaldiak Gipuzkoan: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak akordioa lortu dute eta gaurtik aurrera, basurdeak ehizatzeari ekingo diote berriro. 2023ko abenduaren 17an Debako 75 urteko emakume bat hil zen, etxean zegoela kanpotik suzko arma batekin egindako tiroa jasota. Gertakari horri lotuta, uxaldi horretan parte hartu zuten 22 ehiztariri zigor espedientea zabaldu zieten. Hori dela eta, erabaki zuten basurde uxaldirik ez egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".