Ortuzar: "Bi hautagaitza aurrez aurre egonda Alderdiaren barruan zatiketa izateko arriskua handia litzateke"
EAJren Euzkadi Buru Batzarra (EBB) berritzeko prozesua abiatu zenean inork gutxik aurreikusi zuena gertatu da. Andoni Ortuzar EBBko egungo presidenteak uko egin dio lehian jarraitzeari, eta lehen itzulia amaituta, lasterketatik erretiratu egingo da. "Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaritzarako barne-prozesuaren bigarren itzulira ez pasatzea erabaki dut. Luze pentsatutako erabakia da". Horrela hasten da erabakiaren berri emateko 'Batasuna da indarra' goiburupean militantziari sare sozialen bidez zuzendutako gutuna.
Lehen itzuliko emaitzak ikusi ondoren egindako gogoetak eraman du Ortuzar erabakia hartzera, EAJn "berritzeari tokia" uzteko. "Emaitzak ikusita, uste dut berriro aztertu behar dudala nire jarrera eta nire barru-barruko lehen uste sendora itzuli, hau da, berritzeari tokia uztea, berritzeari paso ematea", esan du, hitzez hitzez.
_______________________________________
PROFILA: EAJren arkitektoa, aro garaikidean
_______________________________________
Joan den igandean amaitu zen EAJren zuzendaritza berritzeko prozesuaren lehen itzulia, ustekabekoarekin amaitu ere. Ortuzar jeltzaleen egungo presidentea eta Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen eleduna berdinduta iritsi dira aurreneko fasearen amaierara Bizkaian —lurralde guztietako botoak zenbatuta, Ortuzar aurretik dago—, eta bi horiekin batera, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izandakoak eta egun legebiltzarkide denak ere badu bigarren itzulirako aukera, batez ere, Gipuzkoako batzokiek eman dioten babesagatik.
Ortuzarren arabera, "beste hautagaitza bat sortu da anbizio nahikoarekin EBBko presidentetza gidatzeko" eta "arduragabekeria" litzateke bera bigarren itzulira pasatzea, "Alderdiaren barruan zatiketa izateko arriskua" legokeelako. Hala, ziurtatu du "Alderdian eta haren etorkizunean" pentsatuta hartu duela atzera egiteko erabakia. Iritzi dio hau dela "bigarren itzuliko prozesua ahalik eta ondoen" egiteko bidea. "Elkartzeko unea da, eta hori da nik orain sustatu behar dudana. Batasuna da indarra".
Militantzari, eskerrak
Prozesua abian jarri zenetik "atxikimendu pertsonala" eta "babesa" azaldu dioten militanteei eskerrak eman dizkie, eta "erabakia ulertzea" eskatu die. Erantsi duenez, "lehen itzulian babes gehien jaso duen hautagia" bera den arren, "militantziaren zati txikiago baina esanguratsu batek aldaketa" sustatu du.
EBBko buru izaten jarraitzeko zuen asmoaren berri emanez militantziari urtarrilaren 18an igorritako gutuna ekarri du gogora Ortuzarrek, eta argitu du "konbentzitu" egin zutela erabaki hura hartzera. Bere hasierako jarrera "aldeketaren aldekoa" zela azaldu du, "bi pultsio" zeudela jabetuta: "Alde batetik, erabateko berrikuntza aldarrikatzen zutenak, EBBko presidentearen figura barne; eta, bestetik, gaur egungo presidentziari eustea onena zela uste zutenak, orain arte izandako aldaketek behar duten denbora izan dezaten (...) Baina konbentzitu egin ninduten, eta konbentzitu egin nintzen, beste agindu bat emateko aurkeztu behar nuela nire burua, militantziak hala nahi izanez gero".
Horiek esanda, militantziari eskatu dio "lehen itzulian baino gogotsuago" har dezala parte bigarren bueltan, "EBB kohesionatu eta indartsu bat atera dadin, hurrengo urteetan garatu behar duen eginkizun garrantzitsua bere gain hartzeko gai izango dena".
"Ohorea"
EBB zuzentzeko ardura izango duen hurrengo alderdikideari, berriz, "zorte ona" eta erabakietan "asmatzea" opa dio, jeltzaleek egun duten "ordezkaritza instituzionalaren maila altuari" eutsi ahal izateko. Helburu horretan bere "laguntza" eta "babesa" izango dituela ere helarazi dio.
Hamabi urtez jeltzaleen presidente izatea "ohorea" izan dela, "zoriontsu" izan dela eta "oso maitatua" sentitu dela esanez amaitu du idatzia .
EAJren barruan mugarri izango den erabaki hau hartuta, Aitor Estebani bidea libre utzi dio Ortuzarrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.