Biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rosa Zarraren eta Pasaiako segadan eraildakoen senitartekoek aitortza ofizialak jaso dituzte

rosa zarra pasaia biktimak segada
18:00 - 20:00
Rosa Zarraren eta Pasaiako segadan eraildakoen senitartekoek aitortza ofizialak jaso dituzte
Poliziaren biolentziaren biktima izan zirela jasotzen duten aitortza ofizialak eman dizkie arratsaldean Jaurlaritzak Rosa Zarraren familiari eta Pasaiako segadan eraildako lau lagunen senitartekoei. Familiek diote aitortza berandu iritsi zaiela, baina dolua ixteko balioko diela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Bilbok 751 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurten baino % 4,5 gehiago

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du, herritarren "beharrizanekin koherentea eta jasangarria" dela iritzita. Santutxuko ertzain-etxe berria, Deustuko suhiltzaile-parkea eta Emakumeen Etxea dira aurreikusten diren proiektu handienetako hiru. Gainera, Segurtasuna, Etxebizitza eta Zerbitzu Publikoak izango dira aurrekontuen ardatzak, Aburtoren hitzetan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X