KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako Auzitegi Nagusiak indultu partziala eskatu du Borrasentzat, eta oraingoz ez da espetxean sartuko

Kataluniako Parlamentuko presidente izandakoari lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten 2023an, ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela lagun bati 335.700 euroko 18 kontratu modu irregularrean esleitzeagatik.
Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohia, artxiboko irudi batean
Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Espainiako Gobernuari eskatu dio Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente izandakoari indultu partziala emateko, eta erabaki hori iritsi bitartean bertan behera utzi du espetxeratzea.

Juntseko presidente ere izan zenari lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten 2023an, ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela lagun bati 335.700 euroko 18 kontratu modu irregularrean esleitzeagatik. 

Aipaturiko indultu partziala onartuz gero, bi urte eta erdian murriztuko litzaioke zigorra, eta, ondorioz, ez litzateke kartzelan sartuko.

Dena den, 13 urteko inhabilitazio zigorra bete beharko du, eta ezingo du epe horretan kargu edo lanpostu publikorik bete. Gainera, epaiak ezarritako 36.000 euroko isuna ordaintzeko agindu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X