PROGRAMA BEREZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herritarren galderei erantzun eta lehen urteko balantzea egingo du lehendakariak, gaur, ETB2n

Ajuria Enetik zuzenean egingo da emanaldi berezia, 22:15etik aurrera, Africa Baetak aurkeztuta. Imanol Pradalesi elkarrizketa egingo diote eta, ondoren, herritarren galderak erantzungo ditu lehendakariak.

Lehendakari berezia. Legealdiko urte bat

Imanol Pradales lehendakariaren inbestiduraren lehen urteurrena dela-eta, EITBk zuzeneko saio berezia emango du gaur, ekainak 18, Ajuria Enetik. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren buru gisa egindako lehen hamabi hilabeteen balantzea egingo du lehendakariak. Africa Baetak aurkeztuta, 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n eta Orainen. 

Especial lehendakari. Un año de legislatura berezia abiatzeko, Imanol Pradalesi elkarrizketa egingo diote Maite Mayo EITBko politika arduradunak eta Africa Baetak berak. Ondoren, Ajuria Enean bildutako herritar talde batek ere aukera izango du lehendakariari galderak egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X