PSOEko goi-kargudun ohiek kargua utzi eta kongresu bat egin dezala eskatu diote Sanchezi; tartean, Nicolas Redondok eta Javier Rojok
Sinatzaileen artean Rafael Vera eta Jose Barrionuevo daude ere. Eskutitzean ustelkeria kasuak aipatzen dituzte, baita "Konstituzioa aldatzen ibiltzea" dakarten "gobernu-praktikak" egitea ere.
Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
PSOEko hogeita hamar goi-kargudun ohik baino gehiagok gutuna bidali diote Pedro Sanchez alderdiaren idazkari nagusiari, karguari uko egin eta ezohiko kongresu bat deitu dezala eskatuz. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Nicolas Redondo eta Javier Rojo PSE-EEren buruzagi ohiak, eta Segundo Marey bahitzeagatik kondenatu zituzten Jose Barrionuevo ministro ohia eta Rafael Vera Segurtasuneko Estatu idazkari ohia.
Informazio agentziek eskuratu duten gutunean, sinatzaileek "kezka sakona” adierazi dute “alderdiaren egungo zuzendaritzari kalte egiten ari zaizkien etengabeko eskandaluek sortzen ari diren higadura larria dela eta".
"Zure konfiantzazko pertsonei lotutako ustelkeria kasuei gehitu behar zaizkio gure Konstituzioa aldatzea ekarri duten erabaki politiko izugarriak ezaugarri dituen gobernu-praktika".
Besteak beste, erabaki horien artean hauek aipatzen dituzte: Estatuko aurrekontuak "justifikaziorik gabe" luzapena, "botere legegilearen pixkana baztertzea", zuzenbide estatuaren higadura, botere exekutiboa modu diskrezionalean erabiltzea, Estatuaren kontrol-organoak okupatzea eta Amnistia Legeari buruzko negoziazio "opakoak".
Horren guztiaren aurrean, premiazkotzat jotzen dute PSOE sakonki biziberritzea. Hori dela eta, Sanchezi eskatu diote idazkari nagusi kargua berehala utz dezala eta ezohiko kongresu bat egin bitartean arituko den batzorde kudeatzaile bat deitu eratu.
Redondo, Rojo, Vera eta Barrionuevoz gain, Cesar Antonio Molina eta Javier Saenz Cosculluela ministro ohiak, Alejandro Cercas, Jose Maria Mohedano eta Elena Flores diputatu ohiak eta Tomas Gomez Madrilgo sozialisten idazkari nagusi ohia ere badaude gutunaren sinatzaileen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".