'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santos Cerdan behin-behinean espetxera bidali du Auzitegi Gorenak

Autoaren arabera, Cerdanek jasotzen eta banatzen zituen legez kanpoko eskupekoak. Bera omen zen enpresekin bitartekari aritzen zena. PSOEko buruzagi ohia Madrilgo Soto del Real presondegian espetxeratu dute dagoeneko. 

MADRID, 30/06/2025.-El ex secretario de organización del PSOE Santos Cerdán entra en el Tribunal Supremo para comparecer este lunes por primera vez como investigado ante el juez Leopoldo Puente, tras el informe de la UCO que lo vincula con el presunto cobro de mordidas por la adjudicación irregular de obras. EFE/ Sergio Pérez
Santos Cerdan, gaur, Auzitegi Gorenean

'Koldo auzia'ren instrukzioa egiten ari den Auzitegi Goreneko epaileak behin-behinean eta fidantzarik gabe kartzelara bidali du Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia, obra publikoak esleitzearen truke komisioak kobratzea egotzita. Leopoldo Puente instrukzio epaileak hainbat delitu leporatu dizkio: talde kriminaleko kide izatea, eroskeria eta influentzia trafikoa.

PSOEko buruzagi ohia Madrilgo Soto del Real presondegian espetxeratu dute dagoeneko. Auziko iturriek jakitera eman dutenez, PSOEko Antolakuntza idazkari eta diputatu izandakoa 17:00ak baino lehentxeago iritsi da kartzelara, Guardia Zibilaren furgoi batean.

Deklarazio hartu ondoren, Fiskaltzaren eskaria aintzat hartu du magistratuak, eta espetxeratzeko agindua eman du, delitua egin izanaren "hainbat zantzu" daudela iritzita. Cerdani ezarri dio, beraz, orain arteko neurri gogorrena auzi honetan. Jose Luis Abalos ministro ohiari eta Koldo Garcia aholkulari izandakoari Espainiatik ateratzeko debekua ezarri zien. 

 

Autoaren arabera, Cerdanek jasotzen eta banatzen zituen legez kanpoko eskupekoak. Bera omen zen enpresekin bitartekari aritzen zena. 

"Paper nagusia"

Epaileak argudiatu du Cerdanek "probak ezkutatu, moldatu eta suntsitzeko arriskua" dagoela. Oraindik, ikertzaileek ez dituzte haren etxibizitza eta bulegoa miatu, UCOk agindua emana badu ere. Abalosen eta Garciaren kasuan, berriz, miaketak eginak dituzte. 

PSOEren Antolakuntza arduraduna izandakoak ustezko ustelkeria sarean zuen zeregina nabarmendu du magistratuak. "Talde kriminala antolatu eta kudeatzea" leporatzen dio, Abalos eta Garciaren laguntzarekin. 

Zehatzago, Puenteren hitzetan, Cerdanek jasotzen eta banatzen zituen legez kanpoko eskupekoak. Bera omen zen enpresekin bitartekari aritzen zena. 

Deklarazioa

PSOEko hirugarrena zenak Auzitegi Gorenean ikertu gisa deklaratu du estreinakoz, Guardia Zibilaren UCO unitateak ustelkeria kasu horrekin lotzen duen txostena argitara eman eta PSOEn zituen kargu guztiak eta diputatu akta utzi ostean.

Epailearen aurrean, Cerdanek ukatu egin du obra publikoen legez kanpoko esleipenetan parte hartu eta horren truke komisioak kobratu izana. Halaber, auzi judiziala jazarpen politikoari egotzi dio, horren ustez, inbestidura EAJrekin eta EH Bildurekin negoziatzeagatik. 

Erreakzioak

Cerdanen espetxeratzearen albistea ezagutu berritan, "aukera bat" zela esan dute Moncloan. 

Gaineratu dute politika arloan lehen unetik jardun dutela eta, hortaz, epaia gorabehera, ez dela ezer aldatuko. 

Halaber, "albiste okerragoei aurre egiteko prest" daudela adierazi dute Moncloako iturriek. 

Espainiako Gobernuak erabaki du Cerdanek epailearen aurrean esandakoez baloraziorik ez egitea. Dena den, "oldar politikoa" zer den eta zer ez den bereizten duztela eta kasu horretan "ageriko frogak" daudela nabarmendu dute.  

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X