'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cerdanek eskupekoak jaso izana ukatu du, eta esan du jazarpenaren biktima dela EAJrekin eta EH Bildurekin negoziatzeagatik

PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Auzitegi Gorenean deklaratu du astelehen honetan. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Leopoldo Puente magistratuari eskatu dio Cerdan behin-behinean espetxeratzea, fidantzarik gabe.

MADRID, 30/06/2025.-El ex secretario de organización del PSOE Santos Cerdán a su llegada antes de comparecer este lunes por primera vez como investigado ante el juez del Tribunal Supremo Leopoldo Puente, tras el informe de la UCO que lo vincula con el presunto cobro de mordidas por la adjudicación irregular de obras. EFE/ Sergio Pérez
18:00 - 20:00

Santos Cerdan, astelehenean, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratu baino lehen. EFE.

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak ukatu egin du, epailearen aurrean, eskupeko banaketetan eta esleipen irregularretan parte hartu izana, eta inbestidura EAJrekin eta EH Bildurekin negoziatzeagatik izandako jazarpen politikoari egotzi dio auzi judiziala abiatu izana.

Cerdanek Espainiako Auzitegi Gorenean deklaratu du, gaur, astelehena, eta Fiskaltzak behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxeratzea eskatu du harentzat. Bestalde, iturri juridikoek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez, Cerdanek esan du Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ere jazarriko dutela, Juntsekin negoziatu duelako.

Erakunde kriminaleko kide izateagatik eta funtzionario-eroskeriagatik ikertzen ari dira, baina irmo ukatu du obra publikoak legez kanpo esleitu eta eskupekoak banatzeko prozesuan parte hartu izana. Koldo Garcia Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak grabatutako audioak ere zalantzan jarri ditu, diruaz hitz egiten entzuten baitzaio, eta iragarri du peritu baten lana aurkeztuko duela.

PSOEko hirugarrena zenak Leopoldo Puente epailearen aurrean ikertu gisa deklaratu du estreinakoz, Guardia Zibilak ustelkeria trama horrekin lotzen duen txostena argitara eman eta PSOEn zituen kargu guztiak eta diputatu akta utzi ostean.

Cerdan Puente magistratuaren erabakiaren zain dago orain, zer kautelazko neurri hartuko ote duen. Epaileak ez du espetxeratzerik agindu gainerako inplikatuen aurka: Espainiatik ateratzea debekatuta dute, 15 egunean behin epaitegian agertu behar dira eta pasaporterik gabe daude.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X