PSOE-SUMAR BILERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legegintzaldiak behea jotzeko arriskua ikusten du Sumarrek, PSOEren "immobilismoagatik"

Cerdanen espetxeratzeak eragindako krisia dela eta PSOErekin legealdiaren etorkizuna aztertzeko bi ordu eta erdiko bilera egin ostean, Sumarren bozeramaileak esan du PSOE ez dela egoeraren "larritasunaz ohartu".

MADRID, 02/07/2025.- El portavoz de Sumar y ministro de Cultura Ernest Urtasun (2i, delante), acompañado por otros miembros de Sumar, hace declaraciones a los medios después de la reunión que mantuvieron con la vicepresidenta primera y ministra de Hacienda, María Jesús Montero, y con el ministro de la Presidencia, Justicia y Relaciones con las Cortes, Félix Bolaños, este miércoles en el Congreso de los Diputados en Madrid. EFE/Javier Lizón

Sumarrek uste du Santos Cerdan kartzelan sartzeak egonkortasun politikoa arriskuan jarri duela, eta "legealdiak hondoa jotzeko arrisku handiena" PSOEren "immobilismoa" dela. Sumarren aburuz, ez sozialistak ez dira egoeraren "larritasunaz ohartu".

Hala azaldu die kazetariei Ernest Urtasun Sumarren bozeramaile eta Kultura ministroak, Cerdanen espetxeratzeak eragindako krisiaren ondoren legealdiaren etorkizuna aztertzeko PSOErekin egindako bi ordu eta erdiko bileraren ostean.

Azaldu duenez, hitzordu horretan Sumarrek hainbat neurri aurkeztu dizkio PSOEri, egoerari aurre egiteko ezinbestekotzat jotzen dituenak, eta orain guztia sozialisten esku dagoela uste du: "Pilota bere teilatuan dago", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X