KOLDO AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adifeko presidente ohiak eta Errepideetako zuzendari ohiak  deklaratuko dute gaur, lan publikoen esleipenetan iruzur egitea egotzita

Auzitegi Nazionaleko "Koldo auziko" epaileak inputatu gisa deklarazioa hartuko die, astelehen honetan, Javier Herrero eta Isabel Pardo de Verari.

ex director general de Carreteras Javier Herrero y la expresidenta de Adif Isabel Pardo de Vera

Javier Herrero Errepideetako zuzendari nagusi ohia eta Isabel Pardo de Vera Adifeko presidente ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu gisa deklarazioa hartuko die, gaur, Isabel Pardo de Vera Adifeko presidentea ohiari eta Javier Herrero Errepideetako zuzendari izandakoari. 

Ismael Moreno epaileak lan publikoen esleipenetan iruzur egitea leporatzen die, eskupekoak jasotzearen truke. Zehazki, bost deliturengatik ikertzen ari da biak: talde kriminaleko kidea izatea, eroskeria, influentzia trafikoa, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea. 

Hasiera batean, Moreno epaileak Pardo de Veraren aurkako ikerketa abiatu zuen, ustez, Jose Luis Abalosen bikotekide izandakoari (Jessica Rodriguez) bi enpresa publikotan (Ineco eta Tragsatec) lana emateagatik. Ildo horretan, influentzia trafikoa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatu zion, eta uztailaren 1ean deklaratzera deitu zuen.

Aitzitik, Santos Cerdanen espetxeratzea eragin zuen Guardia Zibilaren UCO unitateak argitaratutako azken txostenaren ondotik, Pardo de Veraren deklarazioa gaur arte atzeratu zuen. 

Halaber, Pardo de Veraren aurkako karguak gehitu eta Herrero ere inputatu egin zuen. Gainera, bien etxebizitzak miatzea agindu zuen pasa den ekainaren 26an. 

Auzitegi Nazionaleko bigarren instrukzio epaitegia ikertzen ari da Pardo de Verak eta Herrerok Jose Luis Abalos Garraio ministro izandakoari lagundu ote zioten, Koldo Garcia aholkulariaren bitartez, esleipenak egiterakoan. 

Politikari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martinezek dio Eusko Jaurlaritza "erabat oker" dagoela Sumar langabeziaren transferentziaren oztopatzeaz seinalatzean

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lander Martinez Sumarreko Bizkaiko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak ez duela inoiz "blokeorik edo oztoporik planteatu" Gizarte Segurantzaren transferentzietan aurrera egiteko, eta EAJ eta PSE-EE "oker" daudela adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiei eskatu die azal dezatela zergatik leporatzen dioten Sumarri Euskal Autonomia Erkidegoaren langabezia-prestazioen eskualdatzea geldiaraztea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.

Gehiago kargatu