Montororen abokatu-bulegoak dirua desbideratzeko "sozietate sare" bat sortu ote zuen ikertzen ari da epailea
Mossoek 2019an egindako txosten baten arabera, Equipo Economicok 3,9 milioi euro fakturatu zizkion Abengoa taldeari, ia 300 000 euro Ferroviali, eta 1,8 milioi euro Madrid Networki. Gainera, politikari eta pertsona ezagunei buruzko (Rato, Pujol, Rafa Nadal, Esperanza Aguirre..) Zerga Agentziaren datu babestuak lortu omen zituen Montorok.
Cristobal Montoro ministro ohia inputatu duen epailea Equipo Economico abokatu-bulegoko bazkideek ustezko delitu jarduerarekin lortutako funtsak desbideratzeko "sozietate sare" bat sortu ote zuten ikertzen ari da. Guardia Zibilak eta Mossoek uste dute, izan ere, "gas enpresei mesede egiteaz haratago" jo zuela bulego horrek.
Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministro izan zen 2000 eta 2004 artean Jose Maria Aznarrekin, eta 2011 eta 2018 artean Mariano Rajoyrekin. Joan den ostegunean baja eman zuen PPko afiliatu gisa, bera eta bere taldea inputatuta zaudela jakin zenean. Hzin zuzen ere, 2018an ikerketa ireki zuen Tarragonako 2, instrukzio epaitegiak euren kontra funtzionario-eroskeria, iruzurra, prebarikazioa, influentzia-trafikoa, negoziazio debekatuak, negozioetako ustelkeria eta dokumentuak faltsutzea egotzita, eta orain jakin da berria.
Epaileak eskatuta 2019ko ekainean Mossoek egindako txosten baten arabera, 2009 eta 2015 artean Equipo Economico abokatu-bulegoak 3,9 milioi euro fakturatu zizkion Abengoa taldeari, 293 424 euro Ferroviali 2012 eta 2014 artean, eta 1,8 milioi euro Madrid Network-i 2008 eta 2011 artean.
Epailearen arabera, ikerketak agerian utzi du denbora epean bat egiten dutela sektore elektrikoko enpresei eta energia berriztagarriei hobekuntza fiskalak ekarri zizkieten lege berriek eta enpresa horiek Equipo Economicori egindako ordainketek. Jokoaren sektorea ere gehitu behar dela praktika horietan diote Esquadra Mossoek.
Ustez onura fiskalen edo onura legalen truke legez kontra lortutako dirua Espainiatik kanpo egon zitekeela ohartarazi zuen, berriz, Guardia Zibilak 2023an; Europako hainbat herrialdetan, Irlandan eta Luxenburgon, esate baterako.
Kolonbiatik, Panamatik, Estatu Batuetatik eta Erresuma Batutik etorritako dirua sartu zutela ere nabarmentzen zuen Guardia Zibilaren txostenak.
Horren arabera, Equipo Economicoko bazkideek "beren bulegoari estuki lotutako eta haren mendeko egitura sozietario bat kontrolatuko lukete", eta kontu nagusitik diru kopuru handiak jaso zituzten horietan. Gainera, funtsak desbideratzeko eta zuritzeko beste "sozietate sare" bat ere izango lukete.
Nomina "oso handiak"
Beste txosten batean, 2019an Esquadra Mossoek egindako batean zehazki, esaten da legez kanpoko ustezko operazioengatik lortutako dirua banatzeko, bazkideek nomina "oso handiak" jasotzen zituztela, eta, gainera, "tartean jarritako sozietateen" bidez fakturatzen zutela.
Ogasunaren beraren txosten bat erabilita, Guardia Zibilak dio Equipo Economico bulegoko zortzi bazkideek eta ondoren jarraitu zion Global Aflteli enpresak (hemen jada ez dago Montoro bazkideen artean) 32,4 milioi euro banatu zituela soldatetan 2008 eta 2019 artean: kasu batean 11 milioiko ordainsaria jaso zuen bazkide batek, 6tik gora beste batek eta 5 milioitik gora beste bik.
Halaber, Guardia Zibilak zalantzan jarri du Montoro enpresa horietatik "deslotuta" ote dagoen. Montoro bazkide fundatzaile, presidente eta Equipo Economicoko kontseilari izan zen 2008ko apirilera arte. Orduan, bere akzio paketea ikertutako beste bati eskualdatu zion baina kontrola izaten jarraitzen zuela susmatzen dute ikertzaileek. Hainbat zantzu daude horretarako. Tartean, partaidetza benetako balioaren azpitik saldu izana.
Montorok Zerga Agentziaren datu babestuak lortu zituen politikari eta pertsona ezagunei buruz: Rato, Pujol, Rafa Nadal, Esperanza Aguirre..
Bestalde, Cristobal Montorok Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren (ZAEA) informazio babestua lortu zuen politikari eta pertsona ezagunei buruz, Espainiako Gobernuko Ogasun ministro zenean (2011-18), egozten zaion kasuaren sumarioan ageri denez.
Transkribatutako mezuetan Rodrigo Rato, Esperanza Aguirre, 'J.Pique', Rafa Nadal kirolaria, Gurtel auzia, Pujol kasua eta Isabel II.a kanalari buruzko informazioa dago, besteak beste.
Gainera, Rafa Nadalen eta Esperanza Aguirreren kasuetan, mezuek biei egindako ikuskapen fiskalak aipatzen dituzte.
Ustelkeriaren eta kriminalitate antolatuaren aurkako Fiskaltzak, Zerga Agentziarekin lankidetzan, mezu elektronikoak egiaztatu ditu legez babestutako informazioaren tratamenduari dagokionez, bai eta funtzionario publikoen erabakietan esku hartzeari dagokionez ere.
Fiskaltzaren arabera, babestutako informazio garrantzitsua ematen zioten, ‘aromero' izeneko posta elektronikoko kontu korporatibo baten bidez. Mezuak "ministroari" zuzenduta zeuden.
Mezuok berretsiko lukete aromero@minhap.es helbide elektronikoa Cristobal Montoro orduko Ogasun ministroari zegokiola; ez bakarrik "ministro" aipatzeagatik.
Fiskaltzarentzat garrantzitsua da, halaber, Ministerioaren postontzi korporatiboa erabiltzea; mezuetan islatutako gaiak "baieztatuko lukeelako hartzaile horrek informazioa jasotzen zuela ministerio horren inguruabarrei dagozkion gaiei buruz".
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Casanova EH Bilduren hautagaia izango da berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da pertsonarik egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".
Espainiak laguntza eskatu die Frontexi eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajea egiteko
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.
Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa “ezin okerragoa” kritikatu du Estebanek
EAJk urte politiko berriari hasiera emateko Zarautzen egin duen ekitaldian, hurrengo hauteskunde zikloan jarri du arreta Aitor Estebanek. Euskadirentzat eskumen gehiago eskatu ditu, eta "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du.