Langabezia-prestazioen kudeaketa eskualdatzeko akordioa txalotu du Martinezek
Lander Martinez Sumarreko diputatuak Kongresuan esan du akordioa "oso positiboa" dela Euskadirentzat. Bere hitzetan, agerian geratu da Sumarrek autogobernuarekin duen konpromisoa.
Politikari buruzko albiste gehiago
Euskal agenda zer den zehazteko eskatu dio Garridok lehendakariari
Laura Garrido legebiltzarkide popularrak salatu du estatus berria negoziatzeko mahaian ez dagoela Alderdi Popularra, eta Imanol Pradales lehendakariari azalpenak eskatu dizkio. Bestalde, bihar Eusko Legebiltzarrean egitekoa den Politika Orokorreko Eztabaidan euskal agenda zer den zehazteko eskatu dio lehendakariari.

Amiantoaren biktimek laguntzak jasotzeko ziurtagiria eskatu ahal izango dute ostegun honetatik aurrera
Eskaria aurkeztu eta gehienez hiru hilabeteko epean eman beharko dute ziurtagiria.
Euskadik eta Espainiako Gobernuak akordioa sinatu dute langabezia-prestazioaren eskualdaketarako
Transferentzien Batzorde Mistoan gauzatuko da urtea amaitu aurretik, eta Eusko Jaurlaritzak SEPEren bulegoak eta langileak bere gain hartuko ditu.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko eztabaida, zuzenean
Jarraitu zuzenean, 09:30etik aurrera, Eusko Legebiltzarrak urte politikoari hasiera emateko osoko bilkura.
Politika orokorreko lehen osoko bilkura izango da ostegun honetakoa Imanol Pradalesentzat
Amaitu dira "oporrak" Eusko Legebiltzarrentzat. Ostegun honetan ekingo dio berriz bere jarduerari, Politika Orokorreko osoko bilkurarekin. Urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean lehendakariak eta legebiltzarkideek.
Sanchezek onartu du euskal industriari eragingo diola gehien Estatu Batuetako merkataritza gerrak
Espainiako Gobernuko presidenteak Europako merkatu bakarra bultzatzeko eta merkataritza-harremanak dibertsifikatzeko beharra defendatu du, merkataritza-tentsioari aurre egiteko.
Zarauzko Udalak 'Txiki' eta Otaegiren erakusketa udal aretoan jartzea debekatu du
Udaleko iturriek EITBri azaldu diotenez, erakusketa "partziala, ideologikoa eta ez anitza" delako hartu dute erabakia.
Gazako genozidioaren salaketa ez politizatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Gazako genozidioa "guztiok salatu beharko genukeen" gaia dela esan du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta horren inguruan ez politizatzeko eskatu du. Halaber, gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzional bat onartu zuela Gazan "baldintzarik gabeko su-eten iraunkorra" exijitzeko.
EH Bilduk Pradalesekin izandako sintonia nabarmendu du, eztabaida estatus berrira bideratzeko
Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak Imanol Pradales lehendakariaren eta koalizio soberanistaren arteko sintonia baloratu du, estatus politiko berri baten inguruko eztabaida euskal agendaren erdigunean jartzeko eta Pedro Sanchezen egungo Gobernuarekin irekitako "aukera leihoa" aprobetxatzeko.