BEGOÑA GOMEZ AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Begoña Gomez herri epaimahai batek epaitzea proposatu du Peinado epaileak, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita

Datorren larunbatean epaitegira joateko dei egin dio, 18:00etan, aurretiazko agerraldia egin dezan. Espainiako Gobernuak Peinadoren erabakia kritikatu du, "surrealista" dela iritzita, eta epaimahai inpartzial batek "gauzak dagokien tokian" jarriko dituela espero du. 

begoña-gomez-esposa-pedro-sanchez comparecencia asamblea madrid-efe

Pedro Sanchezen emaztea, Begoña Gomez, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Begoña Gomez Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren emaztea herri epaimahai batek epaitzea proposatu du Juan Carlos Peinado epaileak, baldin eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta epaitzen badute. 

Euskadi Irratiak jaso duen autoaren arabera, Peinado epaileak ondorioztatu du Espainiako Gobernuak diru publikoa bidegabe erabili zuela Gomezentzat aholkulari bat kontratatu zuenean. 

Gomez ez ezik, Cristina Alvarez aholkularia eta Francisco Martin —Espainiako Gobernuaren ordezkaria Madrilen— daude inputatua. 

Hiru inputatuak datorren larunbaterako, hilak 27, deitu ditu, karguak modu ofizialean jakinarazteko.

Hala ere, erabakia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkez dezakete. 

Espainiako Gobernuak Peinadoren erabakia kritikatu du

Pilar Alegria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak erabakia "surrealista" dela iritzi dio Diputatuen Kongresuko pasilloetan. 

Felix Bolaños Presidentzia ministroak, bere aldetik, epaimahai inpartzial batek "gauzak dagokien tokian" jarriko dituela espero du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X