MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxanobek adingabeen harrera ereduari buruz "sakon hausnartzea" eskatu du

"Inplikazio sozial eta instituzional handiagoa eskatzen dugu, bereziki gertakari larrien aurka egin behar denean, hala nola adingabeen nazioarteko fluxua eta gure lurralderako sarbidea kontrolatzen duten mafiak egiten dituztenean, eta identifikazio agiri ofizialak faltsutzen dituztenean", ohartarazi du.

Elixabe Etxanobe
Elixabete Etxanobe. Argazkia: EITB

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak adingabeen harrera-ereduari buruz "sakon hausnartzeko" deia egin die erakunde guztiei, sistema "ez baitzen errealitate berri honi erantzuteko diseinatu".

"Inplikazio sozial eta instituzional handiagoa eskatzen dugu, bereziki gertakari larrien aurka egin behar denean, hala nola adingabeen nazioarteko fluxua eta gure lurralderako sarbidea kontrolatzen duten mafiak egiten dituztenean, eta identifikazio agiri ofizialak faltsutzen dituztenean", ohartarazi du.

Bizkaiko Batzar Nagusiek legegintzaldiko Politika Orokorreko bigarren osoko bilkura egin dute. Bertan, Etxanobek bere kudeaketaren balantzea egin du, eta urte honetarako gobernu-ekintza aurkeztu du.

Azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak 370 plaza ezarri ditu Bizkaiko harrera-sistemarka, eta, sistema horretan, aldiz, 480 plaza daude.

Hori dela eta, Aldundiaren konpromisoa zalantzan ez jartzeko eskatu du, "gainezka egin arte erantzukizunez jokatu duelako"; hala, adierazi duenez, egoerak "salbuespenezkoa" izaten jarraitzen du, sistemak, 480 edo 370 barik, 560 adingabe hartzen baititu.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X