EAJ-PSE-EE KOALIZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torresek defendatu du PSE-EEk eta bere ordezkari guztiek "norabide berean" eta "helburu politiko berarekin" lan egiten dutela

Sailburu sozialistarentzat  "mingarria" da EAJ Anduezaren irudia "kaltetzen saiatzea" eta "ez da onargarria" Gobernu Kontseiluko ordezkariak horretan aritzea. 

GRAFCAV1066. VITORIA, 28/07/2025.-El vicelehendakari segundo y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, hace balance de la situación económica y laboral de Euskadi durante el primer año de legislatura en una comparecencia de prensa posterior a la reunión del Consejo de Gobierno Vasco junto a la portavoz del Ejecutivo autonómico, María Ubarretxena. EFE / L. Rico
Miikel Torres, artxiboko irudi batean.

Urak harro dabiltza aspaldian EAJ-PSE-EE koalizioaren barruan. Gaur, Bingen Zupiria eta Mikel Torres Segurtasun eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, hurrenez hurren, izan dira beste ika-mika bat irudikatu dutenak publikoki. 

Goizean, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Eneko Anduezak azken egunotan egindako adierazpenak kritikatu ditu Zupiriak. PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi zuen koalizio-gobernua "arriskuan" egon daitekeela, "EH Bildurekin akordio identitarioak bilatzen jarraitzen badu EAJk".  Segurtasun arduradunaren iritzian, Anduezaren jarrerak "deserosoago" sentiarazten ditu Jaurlaritzako sailburu sozialistak jeltzaleak baino. 

Berehala etorri da sozialisten erantzuna, Torres sailburuak X sare sozialean argitaratutako mezu batean. Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde ere badenak defendatu du PSE-EEren idazkari nagusiak zein ordezkari guztiek "norabide berean" eta "irizpide politiko berarekin" lan egiten  dutela. Idatzi duenez, sozialistei euren iritzia emateko aukera ukatu nahi izatea da bere alderdia dezeroso sentiarazten duena. 

Sailburu sozialistarentzat  "mingarria" da EAJ Anduezaren irudia "kaltetzen saiatzea" eta "ez da onargarria" Gobernu Kontseiluko ordezkariak horretan aritzea. 

Amaitzeko, ziurtatu du Jaurlaritzan "lan giro ona" dagoela eta bazkideen arteko harremana ere ona dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X