U-12KO ISTILUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otxandiano: "Ez gaude 'a posteriori' gaitzesteko, erabakiak hartu eta gertakariak eragozteko gaude"

18:00 - 20:00

Urriaren 12an Gasteizen izan ziren istiluen inguruan Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak egindako adierazpenen harira, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak "onartezintzat" eta "akats politiko handitzat" jo du alderdi baten eta bestearen jokabideak faxistatzat jotzearen "ekidistantzia". 

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al obispo de Vitoria Juan Carlos Elizalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"

Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari. 

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X