Epaileak aske utzi du Jose Luis Abalos ministro ohia
Herri-akusazioek 650.000 euroko fidantzapeko behin-behineko espetxealdia eskatzen bazuten ere, Auzitegi Goreneko magistratuak Abalos ministro ohia aske uztea erabaki du. Epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubideari heldu dio gaur Abalosek auzitegian egindako laugarren agerraldian.
Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuak Jose Luis Abalos ministro ohia aske uztea erabaki du asteazken honetan, iturri juridikoek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Herri-akusazioek behin-behineko espetxealdia eskatzen zuten, 650.000 euroko fidantzapean. Alejandro Luzon Ustelkeriaren aurkako fiskalburuak ez du eskaera horrekin bat egin. Abalosek epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubideari heldu dio gaur.
Abalos bost ordu geroago atera da auzitegitik, eta ez dizkiote aldatu kautelazko neurriak: ezin da herrialdetik atera, pasaportea kendu diote eta hamabost egunean behin epaitegian agertu behar da.
Epailearen autoak dakarrenez, "halako delitu-zantzu sendoak dituen pertsona batek diputatu izaten jarraitu ahal izateak niri ere nolabaiteko harridura eragiten dit, eta hausnarketarako arrazoi ona dela uste dut", gehitu du.
Iturri juridikoek EFEri jakinarazi diotenez, ministro ohiak ez deklaratzeko eta azalpenik ez emateko eskubideari heldu dio, estreinakoz.
Ministro ohia isilik egon da, babesik gabe dagoelakoan. Izan ere, duela bi egun abokatuaren zerbitzuekin ez jarraitzea erabaki zuen, bien arteko "desadostasun bideraezinak" direla eta.
Epaileak laugarren aldiz deitu du ministro ohia deklaratzera, oraingoan UCOk atzeman du 95.437 euroko gastuak egin omen zituela, "aitortu gabeko sarrak", eta PSOEren eskudiruko ordainketak, alderdi horrek Auzitegi Gorenari igorritako dokumentazioarekin bat ez datozenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.