Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek "ganorazko politika" egiteko eskatu dio Juntsi, "blokeo jarrerarekin bat egin beharrean"

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkuran egin duen lehen hitzaldian, Espainiako Gobernuko presidentea Carles Puigdemonten alderdiari zuzendu zaio, espreski aipatu gabe eta, zeharka ere, jendearen bizitza hobetzea helburu duten legeak bertan behera uzteko arrazoiak eskatu dizkio.

MADRID, 12/11/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, durante su comparecencia este miércoles en el Congreso para informar de las últimas cumbres internacionales. EFE/  JJ Guillen

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "ganorazko politika" egiteko eskatu dio Juntsi asteazken honetan, "blokeo jarrerarekin bat egin beharrean". Carles Puigdemonten alderdia aipatu gabe egin du, eta, zeharka, jendearen bizitza hobetzea helburu duten legeak bertan behera uzteko arrazoiak eskatu dizkio.

Gainera, PPri "oposizio konstruktiboa" egin izana aurpegiratu dio Kongresuko Osoko Bilkuran egin duen agerraldian.

"Orain, beste talde parlamentario batzuek blokeo horrekin bat egin nahi dutela dirudi, baina argudio asko aurkitzen badituzte ere, ni ez naiz horietan sartuko, arrazoiak izango dituzte... Zer arrazoi, zer argudio daude gure haurrak eta nerabeak ingurune digitaletan babesten dituen legea blokeatzeko, negu demografikoan murgilduta dagoen eta erantzukidetasunarekin arazo larria duen herrialde batean Familien Legea aurrera atera ez dadin bozkatzeko?", galdetu du Sanchezek. 

Osasun publikoaren unibertsaltasunari buruzko legea baztertzeko arrazoiak ere eskatu ondoren, azpimarratu du horiek bezala beste ekimen asko ere izapidetzen ari direla eta, onartuz gero, jendearen bizitza hobetuko dela.

"Horretaz ari gara, jaun-andreok, ganorazko politika egiteaz, herritarren zerbitzura. Herritar horiek bozkatu nahi dutena edo pentsatzen dutena gorabehera", adierazi du presidenteak. Bestalde, azpimarratu du "jende askok ekintza publikoaren beharra" duela, eta horregatik talde parlamentarioei "adostasunerako espiritua" eskatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X