Chiviteren hitzetan Gobernuan ez dago ustelkeria zantzurik: "Ez naute eroraraziko, ez dute lortuko"
Parlamentuan egindako osoko bilkuran, Chivitek esan duenez "edukiontziak gurutatzea bezain antisistema da instituzioak eta demokrazia ahultzen dituzten gezurrak zabaltzea". "Ez zaiteztela harritu ultraeskuinak gainetik pasatzen zaituztenean, zuek ari zarete haiei lan zikina egiten", esan die Gobernuan ustelkeria dagoela iradokitzen dutenei.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria ostegun honetan, Foru Erkidegoaren Egoerari buruzko Eztabaidan esan duenez, bere Gobernua "zintzoa" da eta hartan "ez dago inongo korrupzio zantzurik, ezta bat ere". "Kontrakoa iradokitzea, nahita gezurra esatea da", baieztatu du, eta irmo ohartarazi du: "Ez naute eroraraziko".
Parlamentuko osoko blikuran ia ordu eta erdiz aritu da lehendakaria eta, besteak beste, esan duenez, "edukiontziak gurutatzea bezain antisistema da instituzioak eta demokrazia ahultzen dituzten gezurrak zabaltzea". "Ez zaiteztela harritu ultraeskuinak gainetik pasatzen zaituztenean, zuek ari zarete haiei lan zikina egiten", esan die Gobernuan ustelkeria dagoela iradokitzen dutenei.
Lehendakariak zehaztu duenez, azken hilabetean Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordea nahiz Senatuakoa agerian uzten ari da "Nafarroan ez dagoela ustelkeriarik. Batzordetik pasa diren Belateko Mahaiko teknikariek ere garbi esan dute. Inork ez du jarraibide politikorik eman. Inork ez du euren botoetan eragin", azaldu du.
Bere ustetan, "Belateko kontratazio mahaiaren garapena beste arrazori batzuengatik jar zitekeen zalantzan, baina ez behintzat inork kideei askatasunez erabaki ahal izatea oztopatu duelako". "Horrenbestez, baliteke teknikarien arteko eztabaida bat egotea jardunbidea hobetzeari begira; ari gara horretan eta kontratuen legearen bitartez egikarituko dugu. Baina ez dago, inolaz ere, ustelkeriarik", ziurtatu du.
"Badago lehendakariaren hitza delegitimatzen duenik, batere frogarik gabe egin ere, baina ezingo dute politikaririk ez dagoen mahai bateko teknikari publiko gutzien hitza zalantzan jarri", azpimarratu du. "Lehendakari naizenetik ez dakit zenbat aldiz saiatu diren nire izena eta Gobernuarena zikintzen, beti gezurrekin. Baina ez naute eroraraziko, ez dute lortuko", esan du, eta aldarrikatu duenez "zintzotasunak ezin du demokrazian galtzaile irten". Horregatik, nabarmendu duenez, "jarraituko dugu, baina, gainera, Nafarroaren alde are eta gartsuago egingo dugu lan".
"Oparotasun partekatua"
Bere hitzaldiaren beste une batean, Maria Chivitek adierazi duenez Gobernuaren erronka "oparotasun eredu partekatua, hazkunde ekonomikoa, garapen soziala, lurralde egituraketa eta aniztasunaren integrazioa bultzatzen jarraitzea" da. "Eragakinkortasunagatik erreferente den eredu politiko bat, baldin eta konplexutasun hori guztia elkarrizketa eraikitzaile batetik artikulatzen badugu. Nafarroa "elkabizitzarako espazio" gisa definitu du lehendakariak, "non gehiengo sozial batek gaitzesi egiten dituen indarkeria, probokazioak eta autoritarismoa, bai eta normaltasuna nahasten duen eta ongizatea eta bake soziala hausten duen jokabide oro".
Azaldu duenez, "Nafarroan ez da orain arte batzuek inportatu nahi duten olatu ultrakontserbadore eta desegonkortzailea iragazi. "Gehiengo sozial batek uko egiten dio txarra dena inportatzeari, ondo bizi delako, hobetu egin nahi duelako eta ez okerrera joan. Eta autoritarismo eskuindarrak ekartzen duena da sistemaren suntsiketa eta bizi kalitate okerragoa. Eskubideak eta aukerak elitearentzat, bazterketa eta zapalkuntza gehiengoarentzat", azaldu du.
Chivitek adierazi duenez, bere Gobernuak "Nafarroa forala defendatzen jarraituko du, ekintzekin", "ondo bizitzen den, elkarrekin aurrera egiten dugun Nafarroa, erakundeak, sektore pribatua, gizarte zibila eta herritarrek elkar laguntzen dugun Nafarroa".
Baieztatu duenez, "ohorea da bere buruarengan sinesten duen Nafarroa honen lehendakari izatea, aurrera itxaropenez begiratzen duen herrialdea eta korronte politiko toxikoetatik urruntzen dena, gehiengoak bakean bizi nahi baitu, aske, eta bizi-kalitate eta zerbitzu-publiko onenekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".