Lehendakaria Parisera joango da Frantziarekin lankidetza instituzionala eta kulturala sendotzera
Bisita ofizialean, azaroaren 18an eta 19an, bilera politiko, akademiko eta kulturalak egingo ditu. Etxepare Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin amaituko du bidaia, Frantziako Liburutegi Nazionalean.
Imanol Pradales lehendakaria. Argazkia: EITB
Imanol Pradales lehendakariak bidaia ofiziala egingo du Parisera “Euskadi eta Frantziaren arteko harreman instituzionalak, europarrak eta kulturalak indartzea” helburu. Bi eguneko egonaldian, goi mailako arduradun politiko, akademiko eta kulturalekin bilduko da, nazioartean EAEren presentzia sendotzeko.
Lehendakaritzatik zehaztu dutenez, lehenengo egunean, lehendakaria Jacques Delors Institutuan izango da, Europaren etorkizunari buruzko hausnarketarako gune nagusietako batean. Bertan, “Europaren erronka nagusiei buruz” duen ikuspegia azalduko du, besteak beste lehiakortasun industrialari, lurralde kohesioari eta trantsizio ekologikoari lotuta. Ondoren, hitzaldia eskainiko du Sciences Po Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan, “Euskadi in the face of a changing world order” izenburupean.
Arratsaldean, Pradalesek bilera izango du Carole Delga Frantziako Eskualdeen Elkarteko presidentearekin, Europako eskualdeek “deszentralizazioaren, kohesioaren eta mugikortasunaren arloan dituzten erronka komunak” lantzeko. Jarraian, lehendakaria euskal diasporarekin elkartuko da, Euskadiren Frantziako Ordezkaritzak eta Pariseko Eskual Etxeak antolatutako topaketan.
Asteazkenean, lehendakaria Catherine Chabaudekin bilduko da, Itsaso eta Arrantzarako ministro ordezkari izendatu berriarekin, eta Europako eta itsas arloko lankidetza aztertuko dute, etorkizuneko Makroeskualde Atlantikoa garatzeko asmoz. Gero, Pradalesek Valerie Pecresse Île-de-Franceko Eskualde Kontseiluko presidentearekin bilera egingo du, berrikuntzan, garapen jasangarrian eta ezagutzaren ekonomian lankidetzarako aukerak aztertzeko.
Bidaia Etxepare Institutuaren 15. urteurrenaren ospakizunarekin amaituko da, Frantziako Liburutegi Nazionalean. Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak eta Gilles Pecout BnFko presidenteak. Jaurlaritzaren arabera, urtemuga honek euskal hizkuntzak eta kulturak nazioartean duten proiekzioa irudikatzen du, eta bisita honekin, lehendakariak Euskadik Europarekin, bere diasporarekin eta bere identitate kulturalaren nazioarteko sustapenarekin duen konpromisoa berresten du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".