Juan Carlos I.aren titularrak: "Espero dut barkatuko didatela eta espainiarrek ulertuko dutela egin dudana"
Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituak elkarrizketa egin du, aspaldian egin duen lehenengoa, Frantziako telebista publikoan. Elkarrizketa horretan adierazi duenez, egindakoa ez zaio damutzen, bere ondare konstituzionala defendatu du, espainiarrei barkamena eskatu die, eta Felipe VI .a "errege ona" dela esan du.
Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua elkarrizketa luzea egin du France 3n, haren bizitza errepasatu eta haren ibilbideko pasarte eztabaidagarrienetako batzuk jorratzeko. Abu Dhabin egindako elkarrizketa argitaratu berri duen biografiaren ingurukoa izan da. Datorren astean argitaratuko da gaztelaniaz.
Gogoratzen dituen pasadizoen artean, Augusto Pinochet Txileko diktadorea Madrilgo aireportuan hartu zuela eta "Francok egin moduan egitea" iradoki ziola azaltzen du. Juan Carlosek dokumentalean erantzuten du orduan baietz erantzun zuela, baina gero" espainiarrek nahi zutena" egin zuela. Gaineratu du Francok ez ziola inoiz zuzenean eskatu erregimenari eustea eta, hilzorian zegoela, "Espainia batuta" mantentzeko baino ez ziola eskatu.
Damurik ez: "Ez" erantzun du ezer damutu ote zaion galdetu diotenean.
Haren legatua defendatu du: 1978ko Konstituzioa egitea ahalbidetu izana harro egoteko modukoa dela esan du, eta "Espainiari eta espainiarrei on egin ziela".
Herritarrei barkamena eskatu die: Espainiarrek hark "egindakoa ulertzea" eta barkatzea espero du.
Espainiaren falta sumatzen du: Abu Dhabin bost urte eman ondoren, "zezenak, flamenkoa eta Espainiako bizimodua" faltan dituela esan du.
Francorekin zuen harremana: Diktadoreak "Espainia batuta" mantentzeko baino ez ziola eskatu eta ez ziola erregimenarekin jarraitzea exijitu kontatu du.
Pinochet Madrilen: Diktadore txiletarrak "Francok egin moduan egitea" iradoki ziola eta hasieran baietz erantzun ziola kontatu du.
Bere eskandaluak: Dena "konponduta" dagoela eta kasu fiskalak itxi ostean "lasai" bizi dela esan du.
Felipe VI.a "errege ona" da: Semea une politiko zailean dagoela eta "babesa" eman behar zaiola esan du.
Itzuli nahi du: "Bueltatzeko abagune aproposa" dagoenean Espainiara itzuliko dela ziurtatu du.
Emerituak ez du adierazi zehazki zer akats egin dituen, eta ez du damurik ageri kazetariak zuzenean galdetzen dionean. "Ez" zaiola ezer damutzen erantzun du. "Ezetz" esaten du damurik sentitzen duen galdetu diotenean. Gai fiskal guztiak konponduta daudela eta "lasai" bizi dela dio, baina adiarazi du arazoak konpondu zirela ezin dutelako zigortu, delituak preskribatu egin zirelako eta lau milioi euro inguru ordaindu zituelako zigorrak saihesteko berandu zela jakinarazi aurretik, besteak beste.
Juan Carlosek onartzen du faltan duela Espainia, Abu Dhabin bost urte eman ondoren. Zezenketen, flamenkoaren eta Espainiako bizimoduaren mira duela adierazi du. Defendatu du Espainia modernizatu zuela estatuburu izan zen garaian, eta esan du "ezin zaiola eskatu haren gustuak modernizatzea".
Emerituak dio hura "bueltatzeko abagune aproposa" dagoenean tzuliko dela, eta harro baino harrroago dagoela 1978ko Konstituzioa egin izanagatik. Azpimarratzen du Trantsizioan ez zuela botererik gorde beretzat.
Era berean, Felipe VI.aren lana nabarmendu du, "errege ona" dela esan baitu. Adierazi duenez, Arabiar Emirerri Batuetara semeak hura erregealdian ez sartzea nahi zuelako joan zen, eta egungo monarkari babesa emateko eskatu du, uste baitu une politikoa zaila dela "herrialde guztietan".
Liburuaren izenburua Reconciliación da, eta, ildo horretan, Juan Carlos I.ak azken mezua eman du: Barkamena eskatu die espainiarrei, eta "egin duena uler dezaten" espero duela esan du. Damurik ez duela dio, baina egunen batean herritarrek barkatuko diotelakoan dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez aukeratu dituzte Sumarren buruzagi berriak, % 95,92ko babesarekin
Martinez Barbero Kongresuko bozeramailea da eta Martinez, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria. Hala, erreleboa hartu diote Lara Hernandezi, hark alderdia utzi ostean.
Donosti Cupen epaile lanetan ari zen ertzain batek eskoltatuta utzi du zelaia, jokalarien eta ikusleen jazarpenagatik
Epaileak partida bat behar baino lehen amaitu nahi zuen, jokalarien jokabidea bortitzegie zela iritzita, eta horrek jokalarien eta ikusleen haserrea piztu zuen. Donosti Cupeko antolatzaileek esan dutenez, "horrelako jokabideek ez dute lekurik gure txapelketan".
Pedraz epaileak Sanchezen kabineteburu eta Correoseko presidente ohia inputatu du Leire auzian
Epaileak argitu egin nahi du Serranok ikerketa judizialak oztopatzeko egindako ustezko ekintza batzuetan izandako parte-hartzea. Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 26ko bilera bat eta Leire Diezekin izandako elkarrizketak daude, besteak beste, aztertutako jardueren artean.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Jaurlaritzak uste du Feijoo Espainiako gobernuburu izatea "langileentzat arriskutsua" dela
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Correoseko presidente ohiak Leire Diezi kargu bat eman ziola uste du UCOk
UCOren arabera, Juan Manuel Serranok parte-hartze aktiboa izan zuen ikertutako gertakarietan, "bai SEPIren enpresa-eremuan etekinak lortzearekin lotuta, bai PSOEko kide jakin batzuen zein Espainiako Gobernuaren interesen defentsarekin lotuta".
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.