TRANSFERENTZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJrentzat "ulertezina" da Sanchezek ez betetzea Estatutua osatzeko akordioa

Estebanek esan zuen sinatutakoa ez betetzea "larria eta inbestidura akordioa urratzea" izango litzatekeela.

Andoni Ortuzar pedro sanchez acuerdo investidura inbestidura akordioa psoe pnv
Sanchezen eta Ortuzarren inbestidura-akordioaren sinadura. Argazkia: EFE

EAJren ustez, "ulertezina" da Gernikako Estatutua aurten osatzeko "Pedro Sanchezek sinatuta duen akordio politikoa ez betetzea". Hala adierazi dute jeltzalek abenduaren 29an Transferentzien Batzorde Mistoa ez dela elkartuko eta, beraz, azken bost eskumenak ez direla eskualdatuko egiaztatu ostean.

Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astean elkartu behar zen itsas salbamenduaren, Barakaldoko makineria egiaztatzeko zentroaren, eskola-aseguruaren, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioen eta langabezia-prestazioen eskumenak eskualdatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ostiral honetan erabaki dute urtarrilaren 16ra atzeratzea batzar hori, "ekaineko aldebiko bileran lortutako akordio politikoak osorik eta leialki gauzatzen direla ziurtatzeko behar den denbora izateko".

EAJko iturriek adierazi dutenez, "ulertezina" da "Sanchezek EAJrekin sinatuta duen akordio politikoa" ez betetzea, 2025ean Autonomia Estatutua osatzeko inbestidura akordioa egin arren.

Hain zuzen ere, duela hilabete pasatxo, Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu zion abenduaren 31 baino lehenago ituna betetzeko konpromisoa ikusarazteko.

Buruzagi jeltzaleak ohartarazi zuen akordioa ez betetzea "larria eta inbestidura akordioa urratzea" izango zela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X